Adituen txosten baten arabera, "gaintentsioaren kateatutako erorikoak" izan ziren itzalaldiaren arrazoia
Elektrizitatea Garraiatzeko Sareen Kudeatzaileen Europako Sareak (Entso-E) apirilaren 28ko gertakariak zerrendatzen dituen txosten bat aurkeztu du. Egun hartan gertatutakoa "erabat berria dela Europan" zehaztu du eta ez du uste energia berriztagarrien ekoizpenak sortu zuenik.
Bilboko metroa itxita eta geldirik egon zen itzalaldiaren ondorioz. Argazkia: EITB
Elektrizitatearen Garraio Sareen Kudeatzaileen Europako Sareak (Entso-E) ostiral honetan argitaratu duen txosten teknikoaren arabera, Espainian eta Portugalen apirilaren 28an izandako itzalaldi elektriko osoa Espainiako hegoaldean hasitako "gaintentsioaren kateatutako erorikoek" eragin zuten. Entso E-ko adituek egun hartan izandako gertakariak zerrendatu dituzte txostenean, baina ez dute gertaeraren errudunik aipatu.
Batzordeko presidente Damian Cortinasek azaldu duenez, itzalaldia fenomeno erabat berria izan zen. "Erabateko itzalaldia eragiten duen gaintentsioaren erorikorik inoiz ez da ikusi Europan", ziurtatu du, eta onartu du "horregatik ere denbora behar" dutela "zer gertatzen ari den eta zer gerta daitekeen aztertzeko".
Cortinasen hitzetan, garrantzitsuena da jakitea, 500 megawatt (MW) ingurutik abiatuta (kopuru hori ez da oso handia Espainiako eta Portugalgo sistema osoarentzat), bi minutu baino gutxiagoan, nola iritsi zen gaintentsioaren jauzi horietara penintsula osoan eta zergatik Espainiako eta Portugalgo defentsa planek ezin izan zituzten gelditu. "Frantziarekiko mugan gelditzea soilik izan zen posible. Horrela, Europako gainerako herrialdeetara zabaltzea saihestu zen", adierazi du.
Energia berriztagarrien ekoizpenak eraginik izan ote zuen galdetuta, Cortinasek esan du "arazoa ez" dela "berriztagarrien bidez energia sortzea, baizik eta tentsioa kontrolatuko duen energia ekoizpena izatea". "Kontrol hori klasikoan bezala egin daiteke", gehitu du..
Informaziorik eza
Bestetik, adituez osatutako erakunde honek deitoratu egin du behar duen informazio guztia eskuratzeko arazoak izan dituela. Txostenak azpimarratzen duenez, nahiz eta Red Electricak datu garrantzitsu guztiak partekatzeko 33 sorkuntza-enpresaren eta energia banatzeko operadoreren baimena lortu, "zortzi enpresak ez dute informaziorik eman nahi izan".
Entso-E erakundeak aurkeztutako txostena "faktikoa" da; alegia, gertatutakoaren "azalpen teknikoa eta objektiboa" ematea du helburu. Erakundea 2026ko lehen hiruhilekoan argitaratuko duen beste txosten batean ari da lanean. Bigarren horretan gertakariaren arrazoien azterketa zehatza azalduko du eta etorkizunean gerta daitezkeen gertakariei aurrea hartzeko gomendioak emango ditu.
Gobernuaren ikuspegiarekin lerrokatua
Sara Aagesen Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako ministroak adierazi duenez, adituen txostena "erabat lerrokatuta" dago Gobernuak sortutako ikerketa-batzordeak ekainean argitaratu zuen txostenarekin. Ministroak adierazi duenez, tentsioaren kontrol hobea lortzeko beharra ikusten du Exekutiboak eta kontrol dinamikoa duten sorgailuetatik "haratago jarduteko aldaketa puntualak" onartu dituzte.
Bestalde, Dan Jorgensen Europako Batzordeko Energia eta Etxebizitza komisarioak azpimarratu duenez, itzalaldia aurrekaririk gabeko gertakaria izan zen, eta "agerian uzten du Europako sistema energetikoak erronka berriei egin behar diela aurre". Ildo horretan, iragarri du Europako Batzordea Batasuneko segurtasun energetikoaren esparrua berrikusten ari dela, "sistemak etorkizunerako prestatuta egongo direla bermatzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.