LAN-ISTRIPUA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Istripua izan da Sestaoko ACB altzairutegian, eta bi langile zauritu dira

Zauritutako langileak Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, erre egin direlako. Enpresak azaldu duenez, arku elektriko bat sortu da (deskarga elektrikoa), eta erredurak eragin dizkie bi langileei.

Sestaoko ACB. Argazkia: EITB

Leherketa izan da Sestaoko ACB altzairutegian, eta bi langile zauritu dira. Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dituzte, erre egin direlako.

Arcelor Mittalek adierazi duenez, ez omen da leherketarik izan, hasiera batean esan bezala, deskarga elektriko bat baizik. Horrek eragin omen dizkie erredurak koadro elektriko batean lan egiten zuten Euskoime enpresako bi langileei.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua goizeko hamaikak laurden gutxitan gertatu da.

Hasiera batean, lantegiko erizaindegian artatu dituzte, eta, ondoren, Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte. 

Konpainiak adierazi duenez, hasiera batean zauriak ez omen dira larriak, baina ez da eman zaurituen osasun-txostenaren berri.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X