Hasi da Korrikaren egunean etorkinei Lapurdira sartzen laguntzeagatik auziperatutako zazpi lagunen aurkako epaiketa
Urtarrilean atzeratu ondoren, astearte honetan hasi da Baionako auzitegian 36 etorkini Lapurdira sartzen laguntzea leporatzen dieten zazpi lagunen aurkako epaiketa. Epaitegiaren aurrean ehun lagun inguru bildu dira auziperatuei babesa erakusteko.
Zazpi akusatuek 750.000 euro arteko isunei eta 10 urteko kartzela zigorrari egin beharko diote aurre. Epaiketan euskaraz deklaratzeko aukera ukatu diete.
2024ko martxoaren 14an, 23. Korrika abiatu berritan, herritar talde batek 36 etorkinekin batera hartu zuten parte AEKren aldeko lasterketan eta Irundik Hendaiarako bidea egin zuten denek Santiago Zubitik barrena.
Desobedientzia ekintza horretan politikako, gizarteko eta sindikatuetako 20 eragilek hartu zuten parte eta Europako migrazio politikak salatzeko baliatu zuten. Frantziako Estatuak zazpi kide auziperatu ditu migratzaileei laguntzea leporatuta.
Auziperatuek elkartasun zabala jaso dute hilabete hauetan guztietan. 2024ko azaroan martxan jarritako J’accuse kanpainaren bidez 5.000 lagun inguruk euren buruak autoinkulpatu dituzte.
Horrez gainera, hainbat hautetsiren babesa ere jaso dute. Ipar Euskal Herriko 19 udalerritako auzapezek auziperatuen absoluzioa eta “migrazio politika gizatiarrak” eskatu dituzte. Pariseko gorteetako euskal diputatuek haien aldeko deklarazioa egin zuten eta gaia Europako Parlamentuko diputatuen artera ere iritsi da.
2021etik 10 migratzaile hil dira Euskal Herrian Espainiako eta Frantziako estatuen arteko muga zeharkatu nahian.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.