BAIONA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hasi da Korrikaren egunean etorkinei Lapurdira sartzen laguntzeagatik auziperatutako zazpi lagunen aurkako epaiketa

Ehunka lagunen babesa jaso dute epaiketaren hasieran. Horrez gainera, 'J’accuse' kanpainari esker, 5.000 lagun inguruk delituaren errua bere gain hartu dute.
Iragarkia
Korrika auziperatuen epaiketa hasiera Baiona
18:00 - 20:00

Urtarrilean atzeratu ondoren, astearte honetan hasi da Baionako auzitegian 36 etorkini Lapurdira sartzen laguntzea leporatzen dieten zazpi lagunen aurkako epaiketa. Epaitegiaren aurrean ehun lagun inguru bildu dira auziperatuei babesa erakusteko. 

Zazpi akusatuek 750.000 euro arteko isunei eta 10 urteko kartzela zigorrari egin beharko diote aurre. Epaiketan euskaraz deklaratzeko aukera ukatu diete.

2024ko martxoaren 14an, 23. Korrika abiatu berritan, herritar talde batek 36 etorkinekin batera hartu zuten parte AEKren aldeko lasterketan eta Irundik Hendaiarako bidea egin zuten denek Santiago Zubitik barrena.

Desobedientzia ekintza horretan politikako, gizarteko eta sindikatuetako 20 eragilek hartu zuten parte eta Europako migrazio politikak salatzeko baliatu zuten. Frantziako Estatuak zazpi kide auziperatu ditu migratzaileei laguntzea leporatuta.

Auziperatuek elkartasun zabala jaso dute hilabete hauetan guztietan. 2024ko azaroan martxan jarritako J’accuse kanpainaren bidez 5.000 lagun inguruk euren buruak autoinkulpatu dituzte.

Horrez gainera, hainbat hautetsiren babesa ere jaso dute. Ipar Euskal Herriko 19 udalerritako auzapezek auziperatuen absoluzioa eta “migrazio politika gizatiarrak” eskatu dituzte. Pariseko gorteetako euskal diputatuek haien aldeko deklarazioa egin zuten eta gaia Europako Parlamentuko diputatuen artera ere iritsi da. 

2021etik 10 migratzaile hil dira Euskal Herrian Espainiako eta Frantziako estatuen arteko muga zeharkatu nahian. 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X