Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak 58 kilo kokaina atzeman dituzte Arrigorriagan
Atxilotutako hiru lagunak espetxeratu dituzte, eta gaizkile-taldea desegin. Kokaina kopuru horrek 1,5 euroko balioa du. Ibilgailuetan droga ezkutatzeko leku bereziak atzeman zituzten, eta, gainera, zazpi telefono mugikor eta 3.400 euro ere. EAEko Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak elkarlanean egindako operazioa izan da.
Gizarteari buruzko albiste gehiago
"Aldez aurretik salaketarik ez badago, Administrazioek ezin dute jarduera pribatuetan esku hartu"
Bernedoko udaleku polemikoen auzia mintzagai izan du Arabako Kultura eta Kirol foru diputatuak. Dagoeneko 18 salaketa jarri dira kanpaleku horietan sexu-askatasunaren aurka egin omen ziren delituengatik.
2026ko Araba euskaraz jaia Amurrion egingo da, ekainaren 14an
Amurrioko Aresketa ikastola laguntzeko egingo da datorren urteko Araba Euskaraz jaia, "Taupadak berpiztu!" lelopean. Logotipoa, berriz, bihotz baten erdira doan txinparta da. Azken lau urteetan Arabako zortzi ikastolek elkarlanean antolatu dute Araba Euskaraz jaia Gasteizko Olarizu parkean. 2026ko edizioari begira, bi berritasun nagusi daude: batetik, Amurrion ospatuko da, ez Olarizun; bestetik, jaiaren antolakuntzaren pisurik handiena Aresketa ikastolak hartuko du bere gain, nahiz eta Arabako gainerako zazpi ikastolek ere lagundu.
"UNRWAk laguntzaz betetako kamioiak ditu Gazatik hiru ordura"
Barbara Ruiz Balzola UNRWA Euskadiren arduradunak adierazi duenez, Israelen baimenaren zain daude Gazan sartu eta laguntza banatzen hasteko. "Gazako egoera apokaliptikoa da. 50.000 haurrek desnutrizio akutua dute", gaineratu du.
Senideen heriotzagatiko baimena 10 egunera arte luzatuko dutela iragarri du Diazek
Halaber, iragarri du zainketa aringarriak jasotzen ari diren senideak zaintzeko baimena ere izango dela. Diazen hitzetan, produktibitateari dagokionez, Espainiako Estatuko arazoetako bat da jendeak lan egin behar duela nahiz eta egoera lanerako desegokia izan. "Ama lurperatzen duelako edo semea zaindu behar duelako lanera ez doanaren kasua ezin da absentismotzat jo", azpimarratu du.
Adimen artifizialak itzulpenaren mundua astindu du
Adimen artifizialak itzulpenaren mundua irauli eta ofizioa prekarizatu du. Gaur egun, kopia baten prezioan ordaintzen zaie itzultzaileei euren lana, ez sortzaileei bezala. Profesionalek uste dute teknologiak ez dituela pertsonak erabat ordezkatuko, baina lan egiteko modua aldatuko duela.
Zaintza arloko langileak zerbitzuen eredu publikoa eskatzeko mobilizatu dira Gasteizen
Mobilizazioa Gasteizko Bilbo plazatik abiatu da, "Kalitatezko euskal zaintza eredu baten bidean, publifikazioa!" lelopean.
"Sententziak zapore gazi-gozoa uzten digu"
Aitzol Asla Kabiezesko osasun-zentroko erizainaren biktimen abokatuak adierazi duenez, kaltetutako 400 adingabeen familiek ez dute epaiaren aurkako helegiterik aurkeztuko, baina iragarri dute Osakidetzari erantzukizunak eskatzen jarraituko dutela.
'Santa Maria' ontziaren erreplika Donostiara iritsi da
Ontzia urriaren 8tik 19ra bitartean bisitatu ahal izango da, 10:00etatik 19:30era. 200 tonako itsasontzia da, 28,30 metroko luzera, 7,96 metroko zabalera eta 3,49 metroko puntala dituena. Makila nagusiaren altuera ia 25 metrokoa da, flotazio-marratik goialderaino.
Bilboko metroaren energia, Bilbobusen elikagarri
Bilbobuseko autobus elektrikoak Bilboko metroaren energiaz baliatzen dira gauean kargatzeko. Bilboko metroaren potentzia Bilbobuseko kotxetegietara eramaten dute, hurbilen dagoen azpiestaziorainoko konexio baten bidez, eta energia 14 karga-puntutan banatzen da. Proeiktuari esker, orain arte, 426 tona CO2 aurreztu dira.