Osakidetzak betetzeko zailak diren plazen lan-eskaintza publikoa deituko du 2026an
Betetzen zailak diren Osakidetzako plazen eskaintza egitea Osasunaren Euskal Itunean jasotako neurrien multzo baten parte da. Ildo horrek atxikipena, fidelizazioa eta lidergo profesionala sustatzen ditu, plantillak egonkortzeko eta zerbitzu publikoen jarraipena bermatzeko helburuarekin.
Osakidetzak betetzen zailak diren postuak eskuratzeko bigarren Lan Eskaintza Publikoa (LEP) deituko du 2026an, premia handiena duten eremu eta espezialitateetan osasun taldeak egonkortzeko, eta lurralde osoan arreta publikoa indartzeko.
Deialdia familia medikuen eta pediatren elkarte zientifikoekin egindako entzute prozesuaren emaitza da, eta euskal osasun sistemako enplegu publikoaren modernizazio eta eraginkortasun estrategiaren barruan kokatzen da, Euskal Osasun Zerbitzuak ohar bidez jakinarazi duenez.
Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusiak Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean egindako agerraldian azaldu duenez, lan-eskaintza publiko hori "beste urrats bat da Osakidetzak enpleguaren kalitatearekin eta osasun-sistema publikoaren iraunkortasunarekin duen konpromisoan".
Bilbaok azpimarratu duenez, Euskal Osasun Zerbitzuak "urrats sendoz egiten du aurrera, erronkei profesionaltasunez heldu eta kudeaketa prozesuak egunero hobetzen ditu eta".
Kudeaketa- eta kontratazio-sistema
Agerraldian, Osakidetzako kontratazio-zerrenden kudeaketa izan du hizpide. Bilbaok azaldu duenez, azken urteetan, Osakidetzak LEP "ugari" kudeatu ditu (2016-2017, 2018-2019, 2020-2021-2022 egonkortze eta ohiko LEPak, 2025ean egindako betetzen zailak diren plazen LEPaz gain). Prozesu horietan aurrerapausoak eman dira "prozesuen digitalizazioan eta eraginkortasunean", gaineratu du.
Gainera, 2024an, Kontratazioa Kudeatzeko Sistema Integral berria ezarri zen, SAP plataforman oinarrituta, aldi baterako langile guztiak modu bateratu, digitalizatu eta gardenean kudeatzea ahalbidetzen duena. Bilbaoren arabera, 118.000 kontratu baino gehiago izapidetu dira urtebetean, horien % 0,69an baino ez dira izan gorabeherak, eta guztiak "konponduta" daude jada.
Talentua egonkortzea eta fidelizatzea
Aipatutako lan-eskaintza publikoa Euskal Osasun Itunean jasotako neurri multzo baten parte da, langileen politikaren ildo estrategikoaren barruan. Lore BIlbaok azaldu duenez, "gure helburuetako bat da hautaketa eta hornidura sistema bat diseinatzea, plantilla egonkortzeko eta talentua fidelizatzeko, kontratu estrategiko egonkorrekin gure sisteman prestatutako profesionalak lehenetsiz".
Gainera, azaldu duenez, giza baliabideen kudeaketan eraldaketa digitala bultzatzen jarraituko da, tresna integratuen bidez, bai webgunearen bidez, bai mugikorren bidez, eta Adimen Artifizialeko sistemak erabiltzen jarraituko da prozesuak optimizatzeko eta burokrazia murrizteko.
Bilbaok gogorarazi duenez, 45.000 pertsonak baino gehiagok lan egiten du Osakidetzan, eta urtean 120.000 kontratazio inguru kudeatzen ditu. Adierazi du prozesu hori guztia sindikatuekin egindako akordioen bidez gauzatzen dela, eta, aitortu duenez, Osakidetzak bat egiten du "herritarrei osasun publiko bikaina eskaintzeko bokazioarekin".
Zehaztu duenez, 2026ko lan-eskaintza publikoa "euskal osasun sistema gizatiarragoa, berritzaileagoa eta eraginkorragoa eraikitzen jarraitzeko aukera bat izango da, egungo eta etorkizuneko eskaerei erantzuteko prestatua".
Zure interesekoa izan daiteke
Kontroletik kanpo jarraitzen du Nafarroako Petilla Aragoi herria arriskuan duen Zaragozako suteak
Petilla da inguru horretan ebakuatu behar izan dituzten zazpi udalerrietako bat. Guztira, 15.400 hektarea erre dira.
Martxan da Altza eta Galtzaraborda lotzen dituen Topoaren linea berria
Pasaia eta Amara arteko trenen maiztasuna handitu egin da (7,5 minuturo igaroko dira lanegunetan) eta Pasai Antxon lurpeko geltoki berria estreinatu ahal izan dute.
Ehunka pertsonak justizia eskatu dute Anderrentzat Santurtzin
Bertaratutakoek "Justizia Anderrentzat" eta "Inpunitate polizialari ez" bezalako mezuak oihukatu dituzte ibilbidean zehar. Geldialdi bat egin dute taser pistola bat erabilita gaztea atxiki zuten lekuan, eta loreak utzi dizkiote haren oroimenean.
Aita Marik 19. misioa abiatu du, "itsasoan giza eskubideak defendatzen jarraitzeko"
EAEn bi hilabetez mantentze-lanak, prestakuntza eta ate irekien jardunaldiak egin ondoren, Itsas Salbamendu Humanitarioaren ontzia Mediterraneora itzuliko da, migrazio-politikak gogortzen ari diren testuinguru batean.
Osasun Sailak Benzogutuna tresna jarri du martxan, bentzodiazepinak behar bezala erabiltzea sustatzeko
Gutun pertsonalizatuak bidaliko zaizkie bentzodiazepinak luzaroan erabiltzen dituzten 20.000 paziente ingururi, insomnioa tratatzeko erabiltzen diren bentzodiazepinak pixkanaka murriztuz edo kenduz joan litezkeen kasuetan.
Adingabe bat ikertzen ari dira Donostian Espainiako selekzioaren elastikoa zeraman pertsona bati eraso egiteagatik
Ertzaintzak beste lau adingaberen aurkako eginbideak ere abiatu ditu, biktimari irain egin ziotelakoan
Ertzaintza gizon bat ikertzen ari da Azkoitian, baimenik gabe bi adingaberi musu emateagatik
Udalak "gaitzespen irmoa" adierazi du asteartean bi adingabek jasan zuten sexu-eraso horren aurrean, eta "emakumeen sexu-askatasunaren aurkako edozein jokabide matxista" ere gaitzetsi du.
Euskadik biztanle kopuruari eutsiko dio 2075ean, baina hiru euskaldunetik batek 65 urte baino gehiago izango ditu
Eustatek bost agertoki demografiko argitaratu ditu ostiral honetan, eta horietan guztietan adierazten da migrazioa erabakigarria izango dela biztanleriaren bolumenari eusteko.
Arartekoak atxilotuen jatorriaren argitalpena datua garrantzitsua den kasuetara mugatzea gomendatu dio Segurtasun Sailari
Ebazpenak eskatzen du kasu bakoitza banan-banan baloratzea eta kaltetuen interesak eta eskubideak neurtzea. Ikertuen eta biktimen jatorriaz ere gomendio berbera egiten du.
Zazpi eraso matxista salatu dituzte Baionako besten lehen bi egunetan
Ipar Euskal Herriko Itaiak Pontrik kalean duen erasoen kontrako babesgunean jaso dituzte salaketa horiek, bost lehen gauean eta bi bigarrenean.