Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bost urteko haur bat hil da Bermeon, eraikin bateko bosgarren solairutik erorita

Ezbeharra 15:30ean gertatu da, eta osasun-langileak bertaratu dira, haurra suspertzeko ahaleginetan, baina ez dute lortu.

bermeo  ezbeharra haurra

Bost urteko haur bat hil da gaur arratsaldean, Bermeon (Bizkaia), Iparragirre kaleko etxebizitza batetik erorita. Antza, istripua izan da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 15:30ean gertatu da, eta osasun-langileak bertaratu dira, haurra suspertzeko ahaleginetan, baina ez dute lortu.

Bosgarren solairuko etxebizitza bateko balkoitik erori da. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi