TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

N-1 errepidea erabat itxiko dute gaur gauean, Irura eta Villabona artean, pasarela bat jartzeko

Lanak 22:00etatik 06:00etara bitartean egingo dira eta tarte horretan trafikoa errepidearen alboko industrialdeetako bideetatik bideratuko dute.
Pasarela jarriko duten lekua. Lanak ikusten dira.

N-1 errepidea. Pasarela jartzeko itxiko duten puntua. Argazkia: Eusko Jaurlaritza.

N-1 errepidea erabat itxiko dute ostiral gauean bi norantzetan Villabona eta Irura artean, gainetik pasako den pasarela bat jartzeko. Lan horiek 22:00etan hasiko dira eta goizeko 06:00ak arte luzatuko dira eta, tarte horretan, errepidearen ondoan dauden industria-guneetako bideetatik bideratuko dute trafikoa.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Sailak argitaratutako oharraren arabera, Villabona eta Irura batuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako pasabidea jartzeko lanen ondorioz itxiko da erabat N-1 errepidea.

“Egitura metalikoa altxatu eta jartzen duten bitartean segurtasuna ziurtatzeko” moztuko da trafikoa.

22:00etan Gasteizerako norantzan moztuko da trafikoa garabia sartu eta dagokion lekuan jartzeko. Ondoren, Donostiarako noranzkoa moztuko da egitura ekarriko duen garraio berezia sartu dadin. Aurreikuspenen arabera, 23:30ak aldera hasiko dira muntaketa lanak eta, behin dena amaituta, 06:00ak baino lehen trafikoa leheneratzea espero dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hizkuntza gutxituak plataformetan: “Primeranek ehunka eduki eskaini baditzake euskaraz, Netflixek zergatik ez?”

EHUko Nor ikerketa taldeko Josu Amezagak hizkuntza gutxituek ikus-entzunezko plataformetan duten presentzia azaldu du Eusko Legebiltzarrean. Europako herrialdeetan ingelesezko edukiak nagusi direla ohartarazi du, “askotan herrialdeko hizkuntza ofizialaren gainetik”. Hizkuntza gutxituen presentzia, “urria izanagatik ere, hobea da kontzientzia daukaten herrietan”. Bere ustez, politika publikoek eragina izaten dute.

Gehiago ikusi