UR-HORNIDURA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxarri Aranazko Udalak “soilik beharrezkoa den ura erabiltzea" eskatu die herritarrei lehorteagatik

Deposituan ur gutxi dagoela eta, datozen egunetan, besteak beste, lorategiak ez ureztatzeko eta kaleak eta kotxeak ez garbitzeko eskatu die.

Etxarri Aranazko Udalak “soilik beharrezkoa den ura erabiltzea” eskatu die herritarrei, herria uraz hornitzen duen deposituan ur gutxi dagoelako.

Udalak bando batean jakinarazi duenez, “deposituan ur gutxi dagoela eta, hurrengo egunetan soilik beharrezkoa den ura erabiltzea eskatzen zaie herritarrei”.

Horrela, lorategiak ez ureztatzeko eta kaleak edo kotxeak ez garbitzeko eskatu du.

Nafarroako meteorologia zerbitzuko datuen arabera, azken bi asteetan ia ez du euririk egin bertan.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu