Basque Culinary Centerrek aukerak zabaldu ditu berrikuntzan eta prestakuntzan, GOe-ri esker: etapa berriaren gakoak
GOe-k astelehen honetan ekingo dio bere jardunari Goe DAY 1 jardunaldiarekin. Sektoreko profesionalei zuzendutako murgiltze esperientzia horrek berrikuntza eta gastronomiaren etorkizuna izango ditu ardatz.
Donostiako Basque Culinary Centerren GOe (Gastronomy Open Ecosystem) eraikin berriak astelehen honetan abiatuko du ofizialki bere jarduna sektoreko profesionalei zuzendutako Goe DAY 1 esperientziarekin. Berrikuntza eta gastronomiaren etorkizuna iznago ditu horrek ardatz. Etorkizun goxoa sortzen lagunduko du GOek, talentuaren, ezagutzaren eta berrikuntzaren bidez, erakunde eta enpresekin lankidetza estuan arituz eta elikadura goxoa, osasungarria eta jasangarria sustatuz.
Jardunaldia arratsaldean amaituko da, inaugurazio instituzionalarekin. Bertan izango dira erakundeetako ordezkariak eta BIG estudioko arkitekto eta eraikinaren diseinuaren arduradun Bjarke Ingels.
Egoitza berria
Basque Culinary Centerrek Gipuzkoako hiriburuan izango duen egoitza berriaren irekiera mugarri izango da gastronomiaren eta sukaldaritzaren munduan. Zabaltze horrek, espazio berritu eta modernoago bat ez ezik, berrikuntzarekin, jasangarritasunarekin eta sektoreko etorkizuneko sukaldari eta profesionalen prestakuntzarekin konpromisoa berrestea ere ekarriko du.
2010ean sortu zen Basque Culinary Center, eta ekimen aitzindaria izan zen euskal gastronomia sustatzeko eta nazioartean erreferente bat sortzeko. Lehen urratsetatik, sukaldaritzako tradizioa berrikuntzarekin uztartzeko lan egin du, euskal gastronomiaren eta gastronomia globalaren bikaintasuneko, ikerketa eta sustapen hezkuntza-programak eskainiz.
Berrikuntzak eta helburu berriak
Egoitza berria abangoardiako eraikin batean dago, eta azken belaunaldiko instalazioak ditu.
-Berrikuntza-laborategiak: Sukaldaritzako tekniketan, jasangarritasunean eta produktu berrietan ikerketak egiteko teknologia aurreratua duten laborategiak
-Prestakuntza irekiko guneak: Ikasleei, profesionalei eta, oro har, jendeari zuzendutako ikastaro, tailer eta ekitaldietarako
- Ezagutza-zentroa: Gastronomiako joera eta erronkei buruzko ikerketa, elkarrizketak eta argitalpenak egiteko gunea
Etapa berri honen helburu nagusia da hezkuntzan gastronomia erreferente izaten jarraitzea, ikerketa aplikatua sustatzea eta bertoko zein nazioarteko chef, industria eta komunitateekin lankidetza sustatzea.
Zer egingo da egoitza berrian?
Egoitzak hainbat jarduera hartuko ditu, hala nola sukaldaritza, elikadura eta kudeaketa gastronomikoari buruzko unibertsitate prestakuntzako programak, profesional eta gastronomiazaleentzako tailerrak eta dastatzeak, iraunkortasunari buruzko ikerketa proiektuak, sukaldaritzako eta elikadura teknologiako berrikuntzak, ezagutza eta joera globalen trukea errazten duten ekitaldiak eta kongresuak.
Gastronomiaren etorkizunaren aldeko apustua
Inaugurazioa urrats erabakigarria da Basque Culinary Center berrikuntza eta garapen gastronomikorako motor gisa sendotzeko. Handitze horren bidez, zentroak indartu egin nahi du Euskadiko gastronomia, eta garapen ekonomiko, kultural eta iraunkorrerako motor bihurtzeko duen misioa.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidosek konpainia "birdimentsionatzea ezinbestekoa" dela azpimarratu du
Enpresak bere eskaintzari eutsi dio asteazken honetako bileran: 59 urtetik aurrerako aurre-erretiroak eta sustatutako bajen eskaintzan, urteko 38 egunekin.
Zer eragin izango du Ekialde Hurbileko egoerak argindar-fakturan?
Baliteke gasa argia baino gehiago garestitzea, eta kontratu motaren araberakoa izango da. Tarifa finkoa duten etxeek ez omen dute berehalako aldaketarik nabarituko. Araututako tarifa dutenek, berriz, arrisku handiagoa izango lukete.
Konpondu da txartel bidez ordaintzeko izan diren arazoak
Intzidentziak lehen ordutik izan du eragina, eta arazoak sortu dira establezimenduetan zein erabiltzaileen artean. Arazoa konpondu da jadanik.
India, aukera ugariko herrialdea euskal makina-erremintarako
Nazioarteko testuingurua benetan zaila den honetan, makina-erremintaren sektoreak aire freskoa bilatzen du geldirik dagoen Europatik eta aurkari bihurtu den Txinatik urrun. Estatu Batuetako merkatua birika nagusia izanik, sektoreak bi gune nagusi ditu helburu: India eta Mercosur.
Denboraldiko lehen antxoa euskal portuetara iristen hasi da
Sasoiko lehen antxoak euskal portuetara iritsi dira, kostera hasi eta hurrengo egunean. 20 tona sartu dira, esaterako, Getariako portuan. Orain ikusi behar zenbatean saltzen duten kiloa arraindegietan, eta uste bezain gozo ote dagoen.
EAEn 1.100 langabe gutxiago izan dira otsailean, baina Nafarroan langabeziak zertxobait egin du gora
Hego Euskal Herrian 137.000 langabe inguru daude.
Petrolioaren prezioak % 3 inguru egin du gora, eta burtsetan jaitsierak izango dira, Iranen aurkako erasoen ondorioz
Petrolio gordinaren prezioarekin batera, gas naturalarena ere igotzen ari da; izan ere, Herbehereetako TTF merkatuan, Europako erreferentzietako bat, hilabeteko epean entregatzeko gasaren prezioa % 22 gehiago igo da, 53,14 dolarreraino.
EAEko enpresek 1.130 milioi euro esportatu zituzten Ekialde Erdikora 2025ean, guztizkoaren % 3,8
Guztira 42 euskal enpresak 63 ezarpen dituzte Ekialde Erdikoko hainbat herrialdetan.
Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu
Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.
Pradalesek Ekialde Hurbileko egoera "baretu" dadila eskatu du, eta euskal enpresei dagokienez "beharrezkoak diren neurriak" agindu ditu
Makina-Erremintaren Nazioarteko Azokaren irekiera-ekitaldian, Barakaldoko BECen, lehendakariak aurreratu duenez, Eusko Jaurlaritza Ekialde Hurbileko gatazkak izan ditzakeen "ondorioak" aztertzen ari da dagoeneko, eta "gerra" bat hasteko "benetako arriskua" dagoela ohartarazi du.