Euskara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroa Oinez jendetsua, Atarrabian

Paz de Ziganda ikastolak antolatu du aurten euskararen eta ikastolen aldeko topaketa.

VILLAVA, 19/10/2025.- La ikastola Paz de Ziganda de Villava centraliza este domingo la fiesta del Nafarroa Oinez 2025, con una masiva participación en apoyo y defensa del uso habitual del euskera y, este año, con un canto a la paz en los conflictos que asolan el panorama internacional. EFE/Iñaki Porto
Nafarroa Oinez 2025. Argazkia: EFE.

Atarrabia euskararen eta ikastolen aldeko Nafarroa Oinez topaketa ospatzen ari da gaur, Paz de Ziganda ikastolaren eskutik. 

Adarraren eta txalapartaren soinuak abiatu du goizean goizetik ekitaldiz beteriko ospakizuna. Hasierako ekitaldian, bihotz handi batekin apaindu dute ikastolaren fatxada, dantzariek Anne Etchegoyenek interpretatutako "Bake mina" abestiaren erritmora dantzatzen zuten bitartean.

Nazioarteko egoera izan da aurtengo edizioko protagonistetako bat. Maider Nuin ikastolako lehendakariak dei egin du indarkeria eteteko eta "mundu baketsuago eta solidarioago bat eraikitzeko".

Hala ere, horrek ez dio protagonismoa kendu eguneko benetako protagonistari: euskarari.

Ana Ollo Nafarroako Foru Gobernuko kontseilariak nabarmendu du "gero eta anakronikoagoa" dela euskararen egoera lurraldean, eta adierazi du egoera hori gainditu beharra dagoela.

Bestalde, Oier Sanjurjo Osasunako kapitain ohiak ere hartu du parte ospakizun honetan. Horren ustez, bi dira Nafarroa osoa "josten" duten elementuak: Nafarroako futbol taldea eta ikastolen euskarazko hezkuntza.

Gaurkoan, Atarrabian ospakizunak izango dira egun osoan 2025eko Nafarroa Oinez jaialdian, eta musikaz, festaz eta gastronomiaz gosatzeko aukera egongo da 2,8 kilometroko ibilbidean zehar.

VILLAVA, 19/10/2025.- La ikastola Paz de Ziganda de Villava centraliza este domingo la fiesta del Nafarroa Oinez 2025, con una masiva participación en apoyo y defensa del uso habitual del euskera y, este año, con un canto a la paz en los conflictos que asolan el panorama internacional. EFE/Iñaki Porto

Gizarteari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu