Karguekin aske geratu da Bilbon gaixorik zegoen ama zabor artean giltzapetu zuen gizona
Emakumea "higiene baldintza negargarriak" zituen etxebizitza batean zegoen giltzapetuta.
Etxe honetan aurkitu zuten emakumea. Argazkia: EITB
Ama gaixorik zuela Bilboko etxe batean atxikita edukitzeagatik atxilotu zuten gizona aske geratu da, karguekin, epailearen aurrean deklaratu ostean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, familia barruko tratu txarrak, legez kanpoko atxiloketa, familia uztea eta animaliei tratu txarrak ematea egotzita atxilotu zuen Ertzaintzak 60 urteko gizona.
Atxilotua epailearen esku utzi zuten larunbat arratsaldean, eta karguekin aske uztea erabaki du.
Asteartean, 17:00ak aldera, Ertzaintzaren patruila bati Bizkaiko hiriburuaren kanpoaldeko etxe batera joateko eskatu zioten, bertan bizi zen emakumea egoera onean ez zegoela jakinarazi baitzieten.
Bertara iritsitakoan, agenteek emakume baten oihuak entzun zituzten etxe barrutik, laguntza eske.
Horren aurrean, barrura sartu ziren, eta osasun egoera makurrean zegoen emakume bat aurkitu zuten logela batean.
Gela hartatik irteteko aukerarik gabe eta abandonu zantzu argiak zituela aurkitu zuten.
Osasun zerbitzuek ospitalera eraman zuten, eta bertan geratu zen.
Etxea, oro har, egoera higieniko negargarrian zegoen, eta desnutrizio zantzuak zituzten hainbat txakur ere aurkitu zituzten bertan.
Zure interesekoa izan daiteke
Cinco Villaseko sutea garapen baikorra izaten ari da eta sua Nafarroatik urrundu egin da
Zazpi udalerri ebakuatu behar izan dituzte inguruan, Petilla Aragoi Nafarroako herria tartean. Guztira, 15.800 hektarea erre dira, eta hustu behar izan dituzten herriez gain, beste zazpi udalerri aurreabisuan daude.
Hauek dira haurdunaldi subrogatua baimentzen duten herrialdeak
AEB izan zen haurdunaldi subrogatua baimentzen lehena, eta gaur egun berme gehien eskaintzen dituen herrialdea da. Kalifornian eta Floridan, adibidez, familia mota guztiek dute horretarako aukera. Beste Estatu batzuetan, berriz, bikote heterosexualek bakarrik, eta beste hainbatetan, aldiz, ez da legezkoa.
Eraso faxista jasan du Fonsi Loaiza kazetariak Cadizen
Kazetaria oso ezaguna da sareetan eta X zein Instagram sareetan salatu du gertatua. Bere jarduera profesionalaren zati handi bat kazetaritzaren eta kirolaren, hedabideen eta boterearen arteko harremanaren analisiaren esparruan egin du.
Konpartsakide Eguna ospatu dute Bilbon, Aste Nagusiari begira girotzen hasteko
Egitarau zabala antolatu dute Areatzan. Jatekoa egon da, baita edatekoa ere, ardo dastaketarekin. Aldarrikapena ere bada Aste Nagusiko osagai nagusietako bat. Aurten 18 konpartsak egingo diote boikota Coca Colari, Israelekin dituen harremanak salatzeko asmoz.
Ordorika familiari eta Vita ontzian joandako marinelei omenaldia egin diete Lekeition
Kapitaina eta hainbat marinel lekeitiarrak ziren, eta haiei omenaldia egin diete herrian. Ordorika familiak erbestera jo behar izan zuen eta Mexikon, urte luzez gorde dituzte Jose kapitainaren nabigazio koadernoa eta gutunak, besteak beste. Kutxa batean izan dituzte, eta, orain, Euskadiko Artxibo Historikoaren esku dira, memoriaren parte direlako.
Emakume bat atxilotu dute Gasteizen bikotekide ohiari labanaz eraso egiteagatik
Biktimak emakumearengandik urruntzeko agindu judiziala urratu zuen, eta zaurien ondorioz, ospitalera eraman behar izan dute.
Gizon bat ikertzen ari dira Santurtziko jai-esparruan emakume bati ukituak egiteagatik
Sexu-erasoa ostegun goizaldean gertatu da, eta Ertzaintzak izapideak ireki ditu 23 urteko ustezko erasotzailearen aurka.
Martxan da Altza eta Galtzaraborda lotzen dituen Topoaren linea berria
Pasaia eta Amara arteko trenen maiztasuna handitu egin da (7,5 minuturo igaroko dira lanegunetan) eta Pasai Antxon lurpeko geltoki berria estreinatu ahal izan dute.
Ehunka pertsonak justizia eskatu dute Anderrentzat Santurtzin
Bertaratutakoek "Justizia Anderrentzat" eta "Inpunitate polizialari ez" bezalako mezuak oihukatu dituzte ibilbidean zehar. Geldialdi bat egin dute taser pistola bat erabilita gaztea atxiki zuten lekuan, eta loreak utzi dizkiote haren oroimenean.
Aita Marik 19. misioa abiatu du, "itsasoan giza eskubideak defendatzen jarraitzeko"
EAEn bi hilabetez mantentze-lanak, prestakuntza eta ate irekien jardunaldiak egin ondoren, Itsas Salbamendu Humanitarioaren ontzia Mediterraneora itzuliko da, migrazio-politikak gogortzen ari diren testuinguru batean.