Itsasadarraren azpiko tunelaren proiektua gelditzea eskatu dute Bilbon, "ekozida eta antisoziala" dela arrazoituta
"Kontraesanean jartzen ditu euskal erakundeek hartutako konpromiso klimatiko guztiak, eta tunel horrek zor ekologikoa utziko die etorkizuneko belaunaldiei, CO2 isuriak handitu eta ingurune naturala andeatzen duelako", ziurtatu dute.
Mila bat pertsona batu dira Bilbon, Subflubiala EZ! herri plataformak deituta, Itsasadarraren azpian tunel bat eraikitzeko proiektua bertan behera utz dezatela eskatzeko. Lamiakotik Ezkerraldera doan trafikoa arintzeko eraikiko duten tunelaren egitasmoa, "ekozidatzat" eta "antisozialtzat" jo dute manifestariek.
Bilboko Arriaga plazatik abiatu da protesta, eta Foru Jauregiaren egin dute azken aldarrikapena, Bizkaiarentzat beste mugikortasun eredu bat jomugan.
Plataformak ohar batean salatu duenez, "alegazioak aurkezteko epea itxi baino aste batzuk lehenago" onartu du Bizkaiko Foru Aldundiak behin betiko proiektua, eta, beraz, "herritarren parte hartzeko eskubidea" urratu du.
"Proiektuak kontraesanean jartzen ditu euskal erakundeek hartutako konpromiso klimatiko guztiak, eta tunel horrek zor ekologikoa utziko die etorkizuneko belaunaldiei, CO2 isuriak handitu eta ingurune naturala degradatzen duelako", ziurtatu dute.
Gainera, ohartarazi dutenez, "paradoxa" da Aldundiak" onartu izana azpiegiturak berotegi-efektuko gasen emisioa handituko duela, auto pribatuan oinarritutako mugikortasun ereduari hauspoa emanda".
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera