SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elgeako mendilerroan piztutako sutea kontrolatzeko lanean ari dira suhiltzaileak

Haizeak Arriola eta Narbaxa artean zabaldu ditu sugarrak. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako suhiltzaileak ari dira bertan lanean. Sutea datozen orduetan itzaltzea espero du Arabako Aldundiak.

sierra de elguea
18:00 - 20:00

Larunbat honetan 20:00ak aldera piztutako sute bat zabaldu egin da azken orduetan Elgeako mendilerroan, Arriola eta Narbaxa artean (Araba), eta suhiltzaileak lanean ari dira sutea kontrolatzen saiatzeko.

Une honetan, bide berriak irekitzen ari dira, sua azkarrago itzaltzen saiatzeko, eta hidrohegazkin bat bertaratuko omen da, sua airetik itzaltzen laguntzeko, baita helikoptero bat ere.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako suhiltzaileak basoko eta mendiko langileekin batera ari dira sutea itzaltzeko lanean.

Batez ere sastraka eta garoa erre ditu suak, eta datozen orduetan itzaltzea espero duela adierazi du Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak.

Narbaizako Administrazio Batzarretik salatu dute "mendiaren egoerak" eragin duela sutea, ganadurik ez zegoenez, ez delako mendia garbitu. "Aldundiak ez du laguntzen garbitzen eta sasiak mozten, sasitza bat moztea mendiari kalte egitea pentsatzen dutelako", adierazi du erakundeak. 

Sutea Elgean

Gizarteari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu