GASTEIZ

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau gazte atxilotu dituzte gerrikoez eta beirazko botilez kuadrilla bati eraso egiteagatik 

Lekuko baten eta biktimaren beraren arabera, Gasteizko vending makina batean erostera zihoazela eraso egin zieten.

Gasteizko Udaltzainek lau gizonezko —19 urteko bi eta 20 eta 21 urteko bana— atxilotu zituzten joan den larunbateko lehen orduan gauzaturiko lesio larrien ustezko egile gisa. Koroatze auzoan jazo zen gertakaria, eta lau erasotzaileek mutil talde bati gerrikoz zein beirazko botilaz eraso egin zieten. 

Udaltzainak, bertara iritsitakoan, gizon bat aurkitu zuten, bekainean zauria zuela eta odola zeriola.  Biktima horrek zein lekuko batek  emandako deskribapenari esker, hiru erasotzaile  harrapatu zituzten lehenik, eta, laugarrena, gogoz kontra eta oldarturik geldiarazi zuten poliziek. 

Lekukoaren eta biktimen arabera, kuadrilla vending makina batean erosten ari zen bitartean iritsi ziren ustezko erasotzaileak, bertatik alde egiteko errieta eginez. Orduan, eztabaida hasi zen, eta erasotzen hasi zitzaizkien, gerrikoen laguntzaz. Erasotzaile batek, gainera, botilakadaz eraso egin zion biktima bati, eta lesio larriak eragin zizkion. Biktimak bertan miatu ondoren, ospitalera eraman zituzten, zauriak artatzeko. Horregatik guztiagatik, ustezko erasotzaileak atxilotu zituzten. 

Zure interesekoa izan daiteke

MADRID, 19/01/2026.- Oficina de Iryo en la la estación de Atocha de Madrid este lunes. Treinta y nueve personas fallecidas y más de 20 heridas graves es el balance provisional del accidente entre dos trenes de alta velocidad en Adamuz (Córdoba), una tragedia cuyas causas empiezan a investigarse y que mantiene cortada la comunicación ferroviaria de alta velocidad entre Madrid y Andalucía. EFE/ Chema Moya
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zer dakigu Kordoban istripua izan duen Iryo tren-konpainiari buruz?

Iryo konpainia italiar-espainiarra abiadura handiko tren-operadore pribatu handiena da eta 2022ko azaroan hasi zuen jarduna Espainian. Astean 400 zerbitzu baino gehiago eskaintzen ditu, hiru korridore handitan banatuta: ipar-ekialdea (Madril-Zaragoza-Bartzelona-Tarragona.), hegoaldeko korridorea (Madril-Kordoba-Sevilla/Malaga) eta Levanteko korridorea (Madril-Cuenca-Valentzia/Alacant/Albacete/Murtzia).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X