EHUko Arabako campusa kerik gabeko lehen unibertsitate eremu bihurtu da
Kerik Gabeko Guneen Sarearekin bat egin duen lehen unibertsitate-eremu bihurtu da Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campusa. Sarea 2021ean sortu zuen Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko foru-aldundiekin eta udalekin lankidetzan, eta, besteak beste, tabakoa eta horren deribatuak (lurrungailuak, esaterako) kontsumitzen hastea prebenitzea eta zigarrokinek eragindako kutsadura saihestea du helburu.
EHUren Arabako campuseko eraikin baten irudia. Argazkia: EHU
Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campusa Kerik Gabeko Guneen Sarearekin bat egiten duen lehen unibertsitate-eremu bihurtu da. Kerik Gabeko Guneen Sarea 2021ean sortu zuen Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko foru-aldundiekin eta udalekin lankidetzan.
Erakunde horietako ordezkariek sentsibilizazio-kanpaina aurkeztu dute asteazken honetan campusean bertan emandako prentsaurrekoan. Prestatutako jardueren artean, ekimenaren helburua laburbiltzen duen mural handi bat dago, "Campusean, kerik gabe hobeto. Izan gaitezen eredu", goiburupean. Era berean, Minbiziaren Aurkako Elkarteak informazio-mahaiak jarriko ditu hainbat egunetan eta fakultatetan.
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, Ixone Fernandez de Labastida Arabako campuseko errektoreordeak, Ana Lopez de Uralde Gasteizko Udaleko Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetzako zinegotziak eta Gorka Orive Minbiziaren Aurkako Arabako Elkartearen presidenteordeak parte hartu dute.
Osasuneko sailburua pozik agertu da Kerik Gabeko Guneen Sareak "hazkunde kuantitatibo eta kualitatibo handia" izan duelako denbora laburrean, eta, beraz, tabakismoaren inguruko kultura-aldaketaren termometro gisa hartu delako. Ildo horretan, gogorarazi duenez, Euskadin tabakoaren kontsumoak pixkanaka behera egin du 2010etik.
Hala ere, bere kezka azpimarratu du produktu ez-konbentzionalak (bapeagailuak, zigarro elektronikoak) gero eta gehiago kontsumitzen direlako, kaltegabe gisa iragartzen dirak, baina osasunerako arrisku larriak dakartzate. Izan ere, nabarmen zabaltzen ari dira gazteen artean, eta erretzeko ohitura hartzeko atea izan daitezke askotan.
Bestalde, Ixone Fernandez de Labastida Arabako campuseko errektoreordeak azpimarratu duenez, campusa ez da edozein gune, horrelako ekimenetarako leku pribilegiatua da. "Gure komunitateko gehienak gazteak dira, eta horrek ere erantzukizun berezia eskatzen digu erakunde eta komunitate gisa. Ikasleek espazio osasungarri batean ikasteko eta erlazionatzeko eskubidea dutelako", gaineratu du.
Kerik Gabeko Guneen Sarea
Kerik Gabeko Guneen Sarea 2021ean jarri zen abian, tabakoa eta haren deribatuak (lurrungailuak, esaterako) kontsumitzen hastea prebenitzeko, kearen eta aerosolaren esposizioa ezabatzeko, batez ere adingabeengan, eta zigarrokinek eta tabakoarekin lotutako produktuen beste hondakin batzuek eragindako kutsadura saihesteko.
Kerik gabeko Euskadi estrategiaren barruan, sarea duela 4 urte hasi zen, Euskadiko 9 hondartzatan. Harrezkero, urtero gehitu ditu atxikimendu berriak, eta gaur egun kerik gabeko 700 gune baino gehiago eta 70 udalerri inguru daude Euskadin.
Zure interesekoa izan daiteke
Kamioi bat irauli da AP-8 autobidean, Iurreta parean, eta itxi egin behar izan dute
Irunerako noranzkoan gertatu da istripua. Autobideko zirkulazioa etenarazi dute, larrialdi-zerbitzuak ibilgailua kentzeko lanean ari diren bitartean.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.