Mugiment mahaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak jarduera fisikoa eta ongizatea sustatzeko Mugiment Mahaia aurkeztu du

Mugiment Mahaiaren helburua aldaketa soziala sortzea da, sinergiak sortuz eta modu koordinatuan lan eginez.

Ibone Bengoetxea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Mugiment Mahaia proiektua aurkeztu du Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroan. Euskal gizartearen jarduera fisikoa eta ongizate integrala sustatzeko foro batean oinarritzen da.

Bengoetxeak azpimarratu du Mugiment Mahaia koordinaziorako eta aholkularitzarako foro bat izango dela. Plana dagoeneko Gobernu Kontseiluan eta Eusko Legebiltzarrean partekatu du Jaurlaritzak eta, orain, Mahaiari aurkeztu zaio, ekarpenak jasotzea.

Bengoetxeak azaldu duenez, foroaren funtzionamendua bi motatakoa izango da, nagusiki: banakako batzarrak izango dira eragile bakoitzarekin, baita taldekako bilerak, gai zehatzen arabera eztabaidatzeko eta lanketak egiteko. Mahaia, bere osotasunean, gutxienez urtean bi aldiz batzartuko da, urteko jarraipen eta ebaluaketa txostenen argitalpenarekin bat eginez. 

Sailburuarekin batera, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak, Gorka Iturriagak, Mugiment 2025-2030 Ekintza Planaren oinarriak aurkeztu ditu, eta aplikazio informatikoaren berri eman du. Aplikazio horrek planean inplikatutako eragile guztiek hartzen dituzten konpromisoen jarraipen interaktiboa egiteko balioko du. Horrela, konpromiso bakoitzaren jarraipen pertsonalizatua egin ahal izango da.

Datozen hilabeteetan, Eusko Jaurlaritza banaka batzartuko da Mugiment Mahaia osatzen duten eragile eta erakunde guztiekin planari egiteko dituzten ekarpenak jasotzeko. Era berean, mahaia 2026 urteko lehen hiruhilekoan elkartuko da berriz, Eusko Jaurlaritzak urteko txosteneko datuak partekatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X