Osakidetzak txertaketa-zentro bat jarriko du Bilbon, gripearen aurkako txertoa aldez aurreko hitzordurik gabe jasotzeko
Ostiral honetatik aurrera, Bilboko Casillako pabilioian 15 postu jarriko dituzte, herritar guztiek, 08:00etatik 20:00etara, gripearen aurkako txertoa jartzeko, aldez aurretik hitzordua eskatu beharrik gabe, pandemian egin zuen bezala.
Gizon bat, txertoa hartzen, Bilbon. Argazkia: EFE
Ostiral honetatik aurrera, urriaren 24tik aurrera, Bilboko Casillako pabilioian 15 postu jarriko dituzte herritar guztiek gripearen aurkako txertoa hartzeko, aurrez hitzordua eskatu gabe, 08: 00etatik 20:00etara, eta 15 egunez jarraian, Alberto Martinez Osasun sailburuak asteazken honetan jakitera eman duenez.
Horrela, Osakidetzak bitarteko gehiago jarri ditu gripearen aurkako txertoa hartu nahi duen pertsona ororentzat, aurtengo gripearen kutsatzeen kurba aurreratu daitekeelakoan.
Osakidetzak txertaketa-eredu hori erabili zuen covid pandemian. Helburua da ahalik eta biztanleriaren ehuneko handiena modu arinean immunizatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FCko entrenatzailea sexu askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean