JUDIMENDI PARKEA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko Judimendi parkeko lanak geldiarazi dituzte, aztarna arkeologikoak aurkitu dituzte eta

Hezur-hondarrak aurkitu zituzten tirolina eta beste jolas batzuk jartzeko lanak gauzatzen ari ziren bitartean.

Gasteizko Udalak partzialki geldiarazi ditu Judimendiko parkea berritzeko lanak, haur-jolas berriak instalatzeko lanetan aztarna arkeologikoak aurkitu dituztelako.

Obrak abuztuaren amaieran hasi ziren, berdegune hori berritzeko asmoz. Hala ere, astelehen honetan, tabernatik urrunen dagoen eremuan lan egiten zuten langileek hezur-hondarrak aurkitu zituzten indusketa-lanetan ari zirela.

Udalak kasu horietarako aurreikusitako protokoloa aktibatu zuen, eta Arabako Foru Aldundiko Arkeologia Zerbitzuarekin harremanetan jarri zen.

Beatriz Artolazabal Espazio Publiko eta Auzoetako zinegotziak jakinarazi duenez, Aldundiko teknikariak informazioa biltzen ari dira gorpuzkiak zehazki zer diren ikertzeko.

Parkearen alde horretan obrek geldirik jarraitzen dute aurkikuntzen nondik norakoak ezagutu arte. Gainerako eremuetan, lanek normaltasunez jarraitzen dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X