Gloria Totoricagüenak jasoko du 2025eko Manuel Lekuona saria, euskal diaspora ikertzen eta zabaltzen egindako lanagatik
Euskal komunitate globalean eta Euskal Herriko errealitate kulturala nazioartean sustatzen espezialista nagusietako bat aitortu du Eusko Ikaskuntzak.
Gloria Totoricagüena Egurrola (Boise, Idaho, AEB, 1961) ikertzaileak jasoko du Eusko Ikaskuntzaren 2025eko Manuel Lekuona saria, euskal kulturari egindako ekarpenagatik nabarmendutako pertsonak saritzen dituena. Ikertzaileak euskal diasporaren alde kultural, historiko, politiko eta diplomatikoan izandako zeregin "aitzindaria" azpimarratu du epaimahaiak, baita euskal errealitatearen nazioarteko ezagutzari egindako ekarpena ere.
1937ko bonbardaketaren ondoren Ameriketako Estatu Batuetara emigratu zuen Gernikako familia baten alabak Zientzia Politikoak eta Hezkuntza ikasi zituen Boiseko Unibertsitatean, eta Latinoamerikako Politikan master bat egin zuen Montevideoko Unibertsitatean. 2000. urtean London School of Economicsen doktoratu zen, Amerika, Europa eta Ozeaniako komunitateetan euskal nortasunari buruzko tesi bat defendatuta.
Nevadako Unibertsitateko (Reno) Euskal Ikasketen Zentroko zuzendaria izan da, eta eskolak eta hitzaldiak eman ditu bertan, eta baita Stanford eta Boiseko unibertsitateetan ere. Hamaika herrialdetan egin ditu ikerketak (Australian, Argentinan, Txilen eta Filipinetan, besteak beste) eta euskal diasporari buruzko datu-base zientifiko osoena sortu du, bai bolumenari bai kalitateari dagokionez.
Totoricagüena bibliografia zabal baten egilea da. Bertan, 800 orrialde baino gehiago daude euskal-estatubatuar esperientziari buruz, eta ehunka argazki emigratu zuten familien bizitza eta bizipenei buruz. Epaimahaiak Euskal Herriko eta Ameriketako erakunde eta enpresen arteko bitartekaritza lana ere saritu nahi izan du, Ibarretxe lehendakariaren gobernuan Think Tank Pentsamendua: Basque Global Initiatives izenarekin ezagutu zena.
Gaur egun, Boise eta Bilbo artean bizi da, eta kultura anitzeko ikerketan eta kultura- eta merkataritza-izaerako nazioarteko harremanetan espezializatutako bi aholkularitza-enpresa ditu.
2014az geroztik, Manuel Lekuona saria Euskal Komunitate Globalaren bozketa irekiaren bidez erabakitzen da, eta Eusko Ikaskuntza, Etxepare Euskal Institutua, Barandiaran Fundazioa eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartea kultur erakundeetako ordezkariek osatutako epaimahai batek baliozkotzen du.
Saria (Remigio Mendibururen brontzezko eskultura bat) 2026ko udaberrirako aurreikusita dagoen ekitaldi publiko batean emango diote.
Manuel Lekuona saria jaso dutenen artean, besteak beste, hauek daude: Juan Mari Beltran, Iñaki Martínez de Luna, Enkarni Genua, Xabier Amuriza, Mari-Jose Azurmendi eta Jorge Oteiza.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.