Albiste da
Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko ikastetxe batean 12 urteko bi neskatok 6 urteko bati egindako sexu-eraso bat ikertzen ari dira

Adingabeen Fiskaltzak Arabako Foru Aldundira bidali du kasua, ustezko bi egileak inputaezinak direlako.

12 urteko bi neskatok 6 urteko bati sexu-erasoak egiten omen zizkioten Gasteizen, antza, ikastetxe publiko batean.

EITBk jakin duenez, Arabako Adingabeen Fiskaltzak ikerketa hasi zuen hilabete honetan, baina artxibatu egin du prozedura, ustezko bi egileak inputaezinak direlako, 14 urtetik beherakoak izateagatik.

Kasua Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari pasatu diote orain, dagozkion neurriak har ditzan.

Ertzaintzak barne-ikerketa bat hasi du, argitzeko zergatik ez zen onartu biktimaren amak urriaren 4an ertzain-etxean jarritako salaketa.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X