Osakidetzak 7.500 bat iktus kasu artatu zituen 2024an, pazienteen erdiak baino gehiago 75 urtetik gorakoak ziren
Aurreko urteekin alderatuta kasuen kopurua apur bat jaitsi bada ere, daturik garrantzitsuena hilkortasunaren etengabeko murrizketa da, azken hamarkadan urteko % 2,8 puntuko batez besteko jaitsiera izan baitu.
Osakidetzak 7.500 iktus kasu inguru artatu zituen 2024 urtean, % 53,2 gizonenak eta % 46,8 emakumeenak. Pazienteen erdiak baino gehiago, 4.000 inguru, 75 urtetik gorakoak ziren, eta kasuen % 42 46 eta 75 urte bitarteko pertsonenak izan ziren. Lurraldez lurralde aztertuta, Araban 929 iktus kasu artatu ziren, 3.958 Bizkaian eta 2.674 Gipuzkoan.
Osakidetzak jakinarazi duenez, aurreko urteekin alderatuta kasuen kopurua apur bat jaitsi bada ere, daturik garrantzitsuena hilkortasunaren etengabeko murrizketa da, azken hamarkadan urteko % 2,8 puntuko batez besteko jaitsiera izan baitu.
Asteazken honetan ospatzen den Iktusaren Nazioarteko Eguna dela-eta eman dituzte datuok Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak, eta gogorarazi dute prebentzioa dela gaitza saihesteko tresna nagusietako bat.
Testuinguru horretan, Donostiako Unibertsitate Ospitaleak jardunaldi berezia egin du goizean gatzaren kontsumoaz eta horrek hipertentsioarekin eta iktusarekin duen harremanaz kontzientziatzeko. Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Iktus Unitateko profesionalek informazio karpa bat jarri dute gatz kontsumoaren ondorioei buruzko eta gatzak iktusarekin duen harremanari buruzko hitzaldiak eta dibulgazio materiala eskaintzeko.
Iktus iskemikoan zein hemorragikoan hipertentsio arteriala da arrisku faktore aldagarri nagusia, eta gatz gehiegi kontsumitzea zuzenean lotuta dago presio arteriala handitzearekin. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gomendatzen du egunean 5 gramo gatz kontsumitzea, baina Euskadiko eguneko batez besteko kontsumoa 9,6 gramokoa da. Kontsumo hori maila komenigarrietara murrizteak presio arteriala gutxitu dezake eta iktusa izateko arriskua % 25 murriztu.
Elikagaietatik gatza kentzea ohiko gomendioa da hipertentsioa duten pazienteentzat, baina gomendio horrekiko atxikidura txikia da. Hala, badira gomendioa errazago jarraitzeko gatzaren ordezko batzuk, eta frogatuta dago horiek iktusa eta gaixotasun baskularrak izateko arriskua murrizten dutela.
Donostiako ospitalean antolatutako jardunaldian gatzaren ordezko osasungarriak dituzten poltsatxoak banatu dira, herritarren artean elikadura ohituren aldaketa sustatzeko eta elikadura bidezko prebentzioaren garrantziaz sentsibilizatzeko. Ordezko horien artean daude, besteak beste, gatz hiposodikoa (non sodioaren zati bat potasioz ordezten den), gatz gutxiko belar aromatikoen nahasketak, salikornia gatza edo legami nutrizionala.
Sentsibilizazio ekintza horrez gain, Osakidetzak Iktus Eskola proiektua jarri du abian urrian Donostiako Unibertsitate Ospitalean, pazienteak eta zaintzaileak susperraldian eta autozainketan aktiboki inplikatzeko helburuarekin. Orain arte 50 familia inguruk parte hartu dute ekimenean.
Hainbat diziplinatako profesionalek prestakuntza eskaintzen dute iktus baten ondoren izan beharreko arrisku faktoreen kontrolari, errehabilitazioari, elikadura osasuntsuari eta bizi kalitatearen hobekuntzari buruz.
Iktus Eskola Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak bultzatzen duten iktusaren arretako humanizazio eta berrikuntza estrategia globalaren barruan integraturik dago, baita Euskadiko Osasun Itunaren helburuei eta ekintzei lotuta ere.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.