Baso-sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kontrolpean dute goizaldean Gueñes inguruetan piztu den baso-sutea

Sutea ez da handia, baina iristeko leku zailean dago, eta horrek zaildu egiten du egoera, baita boladaka oso gogor jotzen duen haizeak ere. Haizea dela-eta, oraingoz ezin izan diote suari airez aurre egin. Ez dago etxerik inguru horretan, eta ez da inor zauritu, baina Bi-3651 errepidea itxi dute Zaramillo eta Quadra artean.  

18:00 - 20:00

Goizaldean Gueñesen piztu den suteak piztuta jarraitzen du, baina kontrolpean dute jada. 

Sua 01:00a aldera piztu da, Zaramillo eta Quadra auzoen inguruko baso batean. 

Ez dago etxerik eremu horretan, eta ez da inor zauritu. Sutea ez da handia, baina iristeko leku zailean dago, eta horrek zaildu egiten du egoera, baita boladaka oso gogor jotzen duen haizeak ere. Haizea dela-eta, oraingoz ezin izan diote suari airetik aurre egin.

Larrialdi zerbitzuek EITBri esandakoaren arabera, Zaramillo aldera zegoen sua itzali dute jada, eta hozte lanetan ari dira; Quadra aldera, berriz, bost bat foko txiki daude piztuta. Dena den, suhiltzaileek inguratuta dute, eta ez dute hedatzeko arriskurik ikusten.

Suak ez du etxerik harrapatu, baina prebentzioagatik argindarra moztu dute bi auzo horietako hainbat etxetan, itzaltze lanetan arriskuak saihesteko. 

Bi-3651 errepidea erabat moztu dute Zaramillo eta Quadra artean.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA BILBAO, 16/08/2025.- La Marijaia (Señora de las Fiestas) protagoniza hoy sábado el primer día de la Semana Grande de Bilbao tras el pregón y el txupinazo. EFE/Miguel Tona
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Bilboko Aste Nagusia, noiz? Eztabaida puri-purian dago kalean

Bilboko jaiak, normalean, abuztuaren 15aren ondorengo lehen larunbatean hasten dira, eta hori dela-eta, aurten oso goiz izan dira, 16tik aurrerako astea. Horrek ondorio nabarmena izan zuen jendearen erantzunean: jende gutxiago ibili zen lehen egunetan, eta, besteak beste ostalariak oso haserre ziren. PPk eskatuta udalean aztertu dute jaiak beti azken astean izatea, baina proposamena ez da atera. Hori bai, afera kalean puri-purian dago.

Kamerak ikastetxe publikoetan
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Kamerak ikasgeletan: Sindikatuak kexu, Hezkuntzak dio helburu pedagogikoa dutela

Sindikatuek salatu dute hezkuntza komunitateak ez dakiela kamerak zein helbururekin jarri dituzten. Gainera, haien ustez, irakasleen gaineko kontrola handitu eta ikasleen intimitatea urratzen du. Hezkuntza Sailak oharra bidali du ikastetxeetara, azaltzeko helburua pedagogikoa dela, ikastetxe bakoitzak erabakiko duela zenbat kamera eta non jarri, eta irakasle bakoitzak izango duela kamera piztu eta itzaltzeko aukera.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X