Mikel Mancisidor izango da Ararteko berria, EAJk eta PSE-EEk PPrekin akordioa lortu ondoren
Arartekoa aukeratzeko Eusko Legebiltzarraren hiru bostenen babesa behar da, hots, 45 legebiltzarkiderena. EAJk (27), PSE-EEk (12) eta PPk (7) 46 legebiltzarkide dituzte, Arartekoa izendatzeko behar direnak baino gehiago. Aurreko Arartekoak, Manu Lezertuak, ekainean egin zion uko karguari, karguan 10 urte eman ondoren.
Mikel Mancisidor legelari bilbotarra izango da Ararteko berria, EAJk eta PSE-EEk PPrekin akordioa lortu ondoren.
Aste asko negoziatzen eman ondoren, jeltzaleek eta sozialistek popularrekin adostu dute Ararteko berriaren izendapena.
Mancisidor Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herriaren defendatzaile izateko hautagaitza aurkeztu zuten EAJren eta PSE-EEren talde parlamentarioek iragan ostiralean Eusko Legebiltzarrean.
Arartekoa izendatzeko, ordea, EH Bilduren edo PPren babesa ezinbestekoa da. Izan ere, hiru bosteneko gehiengoa behar dute herriaren defendatzailea hautatzeko; hau da, 45 legebiltzarkideren babesa. PPren babesa bermatuta, Mancisidorren izendapena aurrera aterako da.
EH Bilduk esana zuen ez diola Mancisidorren hautagaitzari babesik emango.
Mikel Mancisidor legelari bilbotarra Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta doktorea Nazioarteko Harremanetan Genevako Diplomazia Eskolan. UNESCO Etxea Euskal Herriko Zentroko zuzendaria izan zen 10 urtez (2004-2014).
Horren ibilbide profesionala giza eskubideen defentsari eta gobernantza demokratikoari lotuta egon da, eta ibilbide zabala du nazioartean.
Alderdien erreakzioak
Arkaitz Rodriguez EH Bilduko Ekintza Politikoko idazkariak "itun iluna" kritikatu du, eta jeltzaleei eta sozialistei galdetu die "zergatik eta, batez ere, zeren truke" hitzartu duten izendapen hori popularrekin, "eskubide eta askatasunetan inboluzio argi batekin mehatxu egiten ari direnean".
"Argi eta garbi esan behar da alternatibak bazeudela", azpimarratu du Arkaitz Rodriguezek, eta gogorarazi du EH Bilduk "bost hautagai alternatibo" jarri dituela mahai gainean, "horietako bi emakumeak".
Bestalde, Javier De Andres Euskadiko PPko presidenteak positibotzat jo du izendapena, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketa batean. “Curriculum oso interesgarria du, nazioarteko ibilbide profesionala eta giza eskubideekin oso lotura estua”, nabarmendu du Euskadiko PPko presidenteak.
“Oso ondo egokitzen da kargura, positiboki baloratzen dugun sentsibilitatea du, batez ere pertsonen eskubideei dagokienez”, gaineratu du. Testuinguru horretan, baikor agertu da Arartekoak orain arte bezala bere lana egiten jarrai dezan: “Ondo funtzionatzen duen erakunde bat da, Administrazioa aztertuz eta bere jardueran akats batzuez ohartaraziz. Ildo beretik jarraitu ahal izango dugulakoan nago”.
EAJk, ordea, azpimarratu du ez dela "adostu" Arartekoaren izendapena PPrekin. "Ez dago itun ilunik, eta ez dago akordiorik ezeren truke. Hainbat hautagairen babesa jasoko duen hautagai bat egongo da", adierazi dute EAJko iturriek.
"Joan den astean, EAJk eta PSE-EEk ibilbide eta neutraltasun politikoa duen izen bat proposatu genuen, Ganberaren aldetik beharrezko babesa lor zezakeela uste genuena, eta EH Bildurekin zein PPrekin hitz egin dugu. Azken horrek gaur iragarri du egindako proposamena babestuko duela", zabaldu du EAJk.
Testuinguru horretan, jeltzaleek deitoratu egin dute EH Bilduren negoziatzeko modua, "inposaketatik gertu" baitago: "Haien proposamenak aintzat hartzen badira bakarrik ulertzen dute akordioak lortzea. EH Bilduk betoa jarri nahi zion hautagai horri, eta ez du onartzen 46 legebiltzarkideko gehiengo zabalarekin hautatzea".
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.