'PARLAMENTO EN LAS ONDAS'

Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk Mikel Mancisidorren hautagaitza errefusatu du Ararteko izateko, eta EAJk eta PSE-EEk PPrekin negoziatzea kritikatu du

Iragarkia
18:00 - 20:00

Jeltzaleek eta sozialistek koalizio abertzalearen edo popularren babesa behar dute Eusko Legebiltzarreko gehiengo kualifikatua (hiru bosten) lortzeko. EH Bilduk aurreratu du ez diola babesik emango, eta PPk oraindik ez du esan alde edo kontra egingo duen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X