TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Gau Beltza, 'Arestiren etxekoak' hizketaldi musikatua eta Bizkaiko 2026ko Aurrekontuak

Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Arimen Gaua: dónde disfrutar de las actividades más terroríficas de la noche más negra

Gau Beltza

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urriaren 31n, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Gau Beltza: AEBtik etorritako Halloween festa baino askoz zaharragoa da gure Gau Beltza edo Arimen gaua. Euskal Herrian, uzta-bilketa, neguaren hasiera eta hildakoak omentzeko ospakizuna zen, eta azken urteetan tradizio hori biziberritzen hasi da. Hitzordu honek lotura handia du hildakoen izaerarekin, beldurrarekin, heriotzarekin eta espirituekin.

'Arestiren etxekoak' hizketaldi musikatua: Bernardo Atxaga eta Joseba Sarrionandia Gabriel Arestiren izen eta izanera itzuliko dira, bizi ditugun garaiotan hartu duten garrantzia jorratzeko. Atxagarekin eta Sarrionandiarekin batera, Maite Larburu kantari eta musikaria arituko da. Hitzordua 19:30ean  izango da, Santa Teresa komentuko ekitaldi aretoan. 

Bizkaiko Aurrekontuak: Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Itxaso Berrojalbiz Ogasun diputatuak Bizkaiko 2026ko aurrekontu proiektua aurkeztu dute, 11:00etan, Foru Liburutegian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X