Ertzaintzak dagoeneko identifikatu eta salatu du Zumarragan kontrol batetik ihes egin duen gidaria
Ikerketak lehen emaitzak eman ditu, agenteek 48 urteko gizonezkoa identifikatzea lortu baitute. Dena den, ez dute oraindik aurkitu, ezta atxilotu ere.
Ertzaintzak auto baten gidaria identifikatu eta salatu du, gaur goizean trafiko kontrol batetik ihes egin ostean. Hain zuzen ere, GI-631 errepidetik egin du alde Azkoitirantz, bide segurtasuna arrisku larrian jarriz.
08:25ean gertatu da. Ordu horretan, auto batek ihes egin du Ertzaintzaren Trafiko Unitateak GI-631 errepidean, Zumarragan, jarritako alkoholemia eta droga kontrol batetik.
Gidaria ausarkeriaz zirkulatzen hasi da Azkoitirako noranzkoan, seinaleztapena eta bidearen abiadura mugak errespetatu gabe. Aurreratzeko baimenik ez duten errepide tarteetan ibilgailuak aurreratzen ibili da, gainera.
Azkoitira irits denean, Udaltzaingoaren patruila batekin gurutzatu da, eta udaltzainen ibilgailuaren atzerako ispilua jo du.
Poliziaren abisuei eta seinaleei jaramonik egin gabe, gidaria Azkoititik atera da. Handik gutxira, jabetza pribatu baten hesia aurretik eraman, autoa bertan utzi eta oinez jarraitu landa pistetatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak