TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txorierriko igarobidea ohikora itzuli da, goiz korapilatsu baten ostean

Zortzi ibilgailuren arteko istripua gertatu da goizeko lehen orduan, eta ilarak A-8ra, Arrontegira eta Artatzako errepidera ere iritsi dira. Dena den, trafikoa bere onera etorri da 10:00ak baino lehen. 

Argazkia: @trafikoaEJGV

Normaltasuna itzuli da Bizkaiko errepideetara, goiz korapilatsu baten ostean. 

Zortzi ibilgailuren arteko istripua izan da gaur goizean Txorierriko igarobidean (BI-30 errepidea), Erandio parean (Bizkaia) eta Erletxetarako noranzkoan. Hori dela eta, ilara luzeak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Istripua 07:20 aldera gertatu da. 

Ilarak A-8ra, Arrontegira eta Artatzako errepidera ere iritsi dira. 

Talkaren ondorioz, pertsona bat arin zauritu da, gutxienez. 

Dena den, trafikoa bere onera etorri da 10:00ak baino lehen. 

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X