"Irabazi arte", "Generación Click" eta "Los Williams" saioek Telebista Akademiaren Iris sarietako izendapena jaso dute
Sariak banatzeko ekitaldia 2026ko otsailaren 16an egingo dute, Madrilen, Teatro Real antzokian.
EITBren izendapenak.
Ostegun honetan eman du ezagutzera Telebista eta Ikus-entzunezkoen Zientzia eta Arteen Akademiak aurtengo Iris sarietarako izendatutakoen zerrenda. Sariak 20 sailetan daude banatuta, eta EITBk hirutan lortu ditu izendapenak: Dibulgazioko Programa Onenaren atalean, ETB2n eskainitako "Generación Click" saioa lehiatuko da; Dokumental Saio Onenaren atalean, PRIMERANen ikusgai dagoen Los Williams dokumentala izendatu dute, eta Haurrentzako Saio Onenaren atalean, berriz, "Irabazi arte" telesailak lortu du aitorpena.
Telebista Akademiaren sariekin 2025eko denboraldiko kate generalisten eta plataformen entretenimendu, fikzio eta albistegietako saioak eta profesionalak nabarmentzen dituzte. Sariak emateko ekitaldia 2026ko otsailaren 16an egingo da, Madrilen, Teatro Real antzokian.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda