Mexikoko eta Ekuadorko ondare historikoaren hainbat pieza konfiskatu dituzte Bilboko Aireportuan
Ekuadorreko eta Mexikoko kolonaurreko aizkora bat eta ondare arkeologikoko hainbat fosil berreskuratu dituzte Guardia Zibilak eta Espainiako Zerga Agentziak, Estatuan kontrabando bidez sartzen saiatuta. Herrialde horiek Espainian dituzten enbaxaden bidez itzuliko dizkiete piezak.
Guardia Zibilak eta Espainiako Zerga Agentziak Mexikoko eta Ekuadorreko ondare historiko gisa katalogatutako hainbat ondasun arkeologiko eta paleontologiko atzeman dituzte Bilboko Aireportuan, kontrabando bidez Estatuan sartzen saiatu zirela.
Guardia Zibileko eta Espainiako Zerga Agentziako agenteek eta funtzionarioek bi herrialde horietako kolonaurreko aizkora bat eta ondare arkeologikoko hainbat fosil berreskuratu dituzte. Mexikok eta Ekuadorrek Espainian dituzten enbaxaden bidez itzuliko dizkiete pieza horiek.
Erakunde zientifikoek eta museo espezializatuek egindako azterketek baieztatu egin dute atzemandako ondasunak benetakoak direla, Guardia Zibilak astearte honetan jakitera eman duenez.
Lehenengo esku-hartzea joan den abuztuaren hasieran izan zen, Bilboko Aireportuko iritsiera-gelan Mexikotik Madrilera zihoan bidaiari bati ekipajeak kontrolatuta.
Ikuskatutako maletetako batean, tamaina eta forma desberdinetako bost pieza aurkitu zituzten agenteek, itsas organismoek harri bihurtutako inpresioak zituztenak, eta susmagarriak izan ziren haien antzinatasunagatik eta balio zientifikoagatik.
Bidaiariak adierazi zuen Mexikoko herri batean erosi zituela, eta ezin izan zituela aurkeztu jatorria egiaztatzeko beharrezko agiriak, ezta esportatzeko baimena ere. Orduan, Aduanako gordailuan utzi zituzten.
Piezak aztertu ondoren, Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuak ondorioztatu zuen fosilak Mexikoko ipar-mendebaldeko eraketa geologikoei zegozkiela, eta, txosten horren ondorioz, Mexikoko Antropologia eta Historiako Institutu Nazionalak (INAH) ofizialki jakinarazi zuen piezak herrialde horretako kultura-ondarearen parte zirela, eta, beraz, itzultzeko eskatu zuen.
Bigarren jarduera abuztuaren 10ean izan zen, Madrildik zetorren bidaiari baten ekipajean harrizko aizkora edo aitzur prehispaniko bat atzeman zutenean, kilotik hurbil zegoena eta 3.000 euroko balioa zuena.
Zure interesekoa izan daiteke
Guggenheimek Urdaibairako daukan proiektuaren etorkizuna, argitzear
Gaur egingo du erabakia hartzeko bilera Guggenheim museoaren patronatuak. EITBk duela aste batzuk jakin ahal izan zuenez, gehiengoak proiektua alboratzearen alde egingo du.
Kamioilari bat hil da AP-8an Irunen izandako istripu batean
Bi kamioik elkar jo dute Baionaranzko norantzan. Ondorioz, autobidea itxi behar izan dute eta auto-ilarak sortu dira.
Gehiago eta hobeto bizitzen ikasteko proiektu batean parte hartzen ari dira 65 urtetik gorako 600 bizkaitar
Biobizkaia Institutuaren azterketak mendekotasuna prebenitzea eta osasuna zaintzea du helburu, baina ez da azterketa medikoetan bakarrik geratzen. Parte hartzaileek nutrizioari, mikrobiotari eta ohiturei buruzko hitzaldiez ere gozatzen dute, beren ongizatearen hobetzen laguntzeko.
Euskadi eta Katalunia Unescoren eta Turismoaren Nazioarteko Erakundearen kide izatea sustatuko du Espainiako Gobernuak
Horrekin batera, "estatutu zabalago bat" eskatu du Espainiako Gobernuak, "lurralde horiek kulturaren eta turismoaren arloan dituzten eskumenak garatu ahal izateko". Juntsekin adostutako akordioen barruan kokatu du iragarpen hori Pedro Sanchez presidenteak.
Padura artifizialak sortu eta etorkizuneko eraikinetako kotak igoko ditu Jaurlaritzak, itsas mailaren igoerari aurre egiteko
Egoerarik okerrenean, itsasoaren maila 0,72 metro igo liteke 2100. urterako. Horrek guztiak zuzenean eragingo die EAEko biztanleriaren % 32ri (700.000 pertsonari baino gehiagori) kostaldean eta bokaletik hurbil dauden ibai haranetako biztanleei. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritza onartu du, behin-behinean, Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektorialari.
Duela 80 milioi urte baino gehiago Barrikan (Bizkaia) izandako glaziazio batek ezbaian jarri ditu eredu klimatikoak
Kretazeoan izotzik gabeko Lur planeta baten aukera errefusatuko luke aurkikuntza horrek, eta komunitate zientifikoan errotuta dagoen ideia hautsi, hau da, garai hartako klima izugarri beroa izan zela, planetaren historiako tenperatura altuenetakoak izateraino.
Gizon bat atxilotu dute Santurtzin, faltsututako Athleticen 2.070 kamiseta izateagatik
Atzemandako materialak 132.000 euroko balioa izango luke merkatuan, Bizkaiko Guardia Zibilak egindako kalkuluen arabera. Atxilotuari jabego industrialaren aurkako delituak egitea leporatzen diote.
Gizon bat atxilotu dute Araban, adingabeen argazkiak AArekin manipulatu eta haur pornografia sortzea egotzita
Poliziaren arabera, atxilotutakoak adingabeen argazkiak hartzen zituen kalean eta igerileku publikoetan, eta adimen artifizialarekin manipulatzen zituen biluzik ager zitezen.
'Aita Mari'k 53 pertsona lehorreratu ditu Italian, hiru egunez nabigatu ostean
Aita Marik pasa den ostiralean Mediterraneoan erreskatatutako 56 lagunetik 53 lehorreratu ditu Italiako Brindisi portuan. Izan ere, bi hilabeteko haur bat eta haren gurasoak Italiako kostazainek artatu zituzten, haurrak muturreko desnutrizioa eta deshidratazioa zituelako.
Ehunka lagun elkartu dira Zestoan, "elkartasun feministagatik" auzipetutako sei pertsonen aldeko elkarretaratzean
Herriko sei bizilagun epaituko dituzte datorren astean, integritate moralaren aurkako delitua egotzita. Akusatuetako emakumeetako baten bikotekide ohia da salaketa jarri duena, kalte egin diotela bere izen onari argudiatuz, duela urte batzuk indarkeria matxista leporatu ziotelako.