STOP AHT Zundaketak taldeak udalei eskatu die zundaketa lanetan ez laguntzeko
Aurreikuspenen arabera, Ataunen, Idiazabalen, Beasainen eta Bakaikun dira zundaketak egitekoak, 'Euskal Y'-aren eta Nafarroaren arteko lotunea aztertzeko.
STOP AHT Zundaketak taldeak Beasaingo, Ataungo, Idiazabalgo eta Bakaikuko udalei eskatu die ez laguntzeko Abiadura Handiko Trenaren lanen zundaketetan.
Idiazabalen, gaur, egin duten prentsaurrekoen azaldu dutenez, erakundeek urriaren amaierarako zazpi zundaketa berri iragarri zituzten aipatutako herriotan, baina oraindik ez dira hasi.
Ziurtatu dutenez, Espainiako Gobernuko Garraio Ministerioak kontrakoa badio ere, AHTren lanek Aralar Natur Parkean ingurumen kalteak eragingo dituzte. “AHTak Natur Parkea ukituko ez duela dioten arren, Ataungo zundaketa puntuak parketik hurbil daude, eta AHTak babesturiko gunea igaroko luke”
Halaber, salatu dute ibilbide berriaren ingurumen kalteak "ia berdinak" izango direla: "22,5 km-ko tunel batetik 20 km-ko tunel batera igarotzen da, eta gainera, Aralar eta Aizkorri-Aratz Natur Parkeen arteko korridore ekologikoa bete-betean zatituko luke azpiegitura horrek”.
Horiek esanda, azaroaren 23rako antolatu duten mendi-martxan parte hartzeko deia egin dute. Idiazabalen izango da, eta 10 kilometroko bidea egingo dute.
Azaroaren 26an, berriz, hitzaldi bat antolatu dute Ataungo Udalean: Inma Mugerza hidrogeologoak hitzaldia emango du, AHTak eremu karstikoetan duen eraginaren inguruan.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.