Eguzki-ekaitz batek "gogor" joko du gaur Lurraren eremu magnetikoa
Batzuetan, eguzki-ekaitz horiek Lurreko komunikazioetan kalteak eragiten dituzte, eta muturreko kasuetan sistema elektrikoetan ere; gainera, aurora boreal biziagoak izango dira.
Estatu Batuetako Administrazio Nazional Ozeaniko eta Atmosferikoak (NOAA) egunotan Lurra jotzen ari den eguzki-ekaitza "gogorra" dela adierazi du eta Lurraren eremu magnetikoa kolpatuko du gaur. Hori dela eta, jakinarazpenak bidali zaizkie azpiegitura kritikoen operadoreei, izan daitezkeen ondorio kaltegarriak arintzen saiatzeko.
NOAAren Klima Espaziala Iragartzeko Zentroak ezarritako alerta-mailak G1 (txikiena) eta G5 (muturrekoa) artean daude; eta gaurko finkatutakoak "G4" (larria) mailako alertara iritsi dira. Ekaitz geomagnetikoaren ondorioz, Eguzkiak kanporatutako partikulek Lurraren eremu elektromagnetikoa jotzen dutenean gertatzen da, hain zuzen ere.
Batzuetan, eguzki-ekaitz horiek Lurreko komunikazioetan kalteak eragiten dituzte, eta muturreko kasuetan soilik eragin ditzakete matxurak sistema elektrikoetan; gainera, aurora borealak intentsitate handiagokoak izatea eragiten dute.
NOAAk sare sozialen bidez eta bere webgunean jakinarazi duenez, duela egun batzuk alerta maila txikiagoetan hasi zen eguzki ekaitzaren "muina" Lurraren gainean pasatzen ari da gaur egun, eta hala jarraituko du datozen orduetan ere.
Aurreikuspenen arabera, ekaitzak oso intentsitate handia izango du gaur, eta NOAAk alerta maila G4ra (larria) igo du.
AEBko organismoak azaldu duenez, ekaitzaren indar magnetikoa 8 aldiz egonkortu da, gutxi gorabehera, baina adierazi du intentsitate hori nahikoa larria dela "muturreko" mailetara iristeko, baldin eta eremu magnetikoak Lurraren kontrako norabidean biratzen badu.
Orientazio hori aldatu daiteke ekaitzak aurrera egiten duen heinean, eta horrek jarduera-maila desberdinak eragingo lituzke, NOAAren arabera. Izan ere, erakundeak zehaztu duenez, aurreikusitako hiru eguzki-ekaitzetatik bi dabiltza Lur inguruan.
Erakunde horretako meteorologoek kalkulatu dutenez, eguzki-ekaitz horietako azkenak eta indartsuenak oraindik ez du Lurrean eraginik izan, eta gaurko 17:00 GMT inguruan jo dezake Lurra. Zehaztu dute lurraren eremu magnetikoan gertatzen diren perturbazioen intentsitatea aldatzen dela (maila baxu eta altuen artean) ekaitzak irauten duen bitartean.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Sarrigurenen, emaztea hiltzea eta ama larri zauritzea egotzita
Gertakariak Eguesibarrean (Nafarroa) jazo dira, arratsaldeko 19:30ak aldera.
Gaizki aparkatzeagatik jarritako isunak egiazkoak direla ziurtatu du Hendaiako Herriko Etxeak
Bidasoa eskualdeko hainbat bizilaguni isunak kobratzeko posta bidez bidalitako gutunak iruzurra zirela zabaldu zuen ostegunean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
11 urteko zigorra ezarri diote gizon bati Bizkaian, bikotekide ohiaren etxera baimen gabe sartu eta hura bortxatzeagatik
Bikotekideak izan ziren sei urtez, nahiz eta ez ziren elkarrekin bizi. 2021eko azaroan neskak amaitutzat eman zuen harremana. Gizonak, ordea, kontaktuan jarraitzeko eskatu zion, eta 2021eko azaroaren 22ko goizean emakumearen etxera sartu zen, haren baimenik gabe, eta bortxatu egin zuen.
Baskoniak ehunka zaleren babesa jasoko du Valentzian
Baskoniaren mila jarraitzaile inguru joan dira Valentziara 2026ko Errege Kopa dela eta. Eguraldia lagun, giroa ezin hobea da Baskoniako zaleen bilgunea den "Araba Etxean".
65 urtetik gorako pertsonen artean alkohol eta psikofarmakoen kontsumo handiaz ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egindako txosten batek agerian jarri duenez, EAEko gizonen ia % 40k egunero kontsumitzen dute alkohola, eta emakumeen artean gora egin du lo-eragileen eta lasaigarrien erabilerak.
8 urteko kartzela-zigorra Legorretan kontrako norabidean zihoala hiru pertsonaren heriotza eragin zuen gidariarentzat
Akusazioek eta defentsak akordioa adostu dute, eta akusatuak erruduna dela onartu du. Hori dela eta, ez da beharrezkoa epaiketarekin jarraitzea. Ostiral honetan Gipuzkoako Auzitegian egindako saioan, auzipetuak barkamena eskatu die biktimen sendiei, malko artean.
Bost pertsona atxilotu dituzte Iruñean, emakume etorkinak prostituitzera behartzeagatik
Emakumeak haien jatorrizko herrialdeetan erakartzen zituzten, “lan-kontratu erakargarriak” eskainiz; Nafarroara iritsitakoan, baina, mehatxatu egiten zieten eta prostituitzera behartzen zituzten.
Gizon batek 10 urteko semea hil du eta emaztea larri zauritu du bart Tenerifen
Guardia Zibilak tiroz hil du ustezko hiltzailea, agenteei matxete batekin mehatxatu ostean.
Aturri ibaiak gainezka egin du Baionan
Aturri ibaiak gainezka egin du ostegun honetan Baionan. Azken egunetan pilatu den euriak eta itsasgorak bat egin dutenean, goizeko zein arratsaldeko seiak bueltan, ibaia bere bidetik irten da. Goizean urak eragin dituen eragozpenak ikusita, arratsalderako Baionako Herriko Etxeak zentzuz jokatzeko eta ibai ingurura ez hurbiltzeko deia egin badu ere, azkenean ez da eragozpen nabarmenik egon.
Zabaldu dute Zumaia eta Getaria arteko errepidea, olatu handiengatik itxita egon ostean
Itsasgora izan den unean egon da itxita, Pedro denboraleak eragin dituen olatu handiengatik. Ostiral goizeko itsasgoraren garaian ere, 05:00etatik 07:00etara, 4 metro inguruko olatuek joko dutela itsas-bazterra espero da.