Albiste izango dira: Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidaren atarikoa, abisu horia haizeagatik eta Herri Urratsen aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko azaroaren 14an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidaren atarikoa: Larunbat honetan San Mamesen jokatuko den Euskal Selekzioa - Palestina partidaren aurreko prentsaurrekoa. Honako hauek hartuko dute parte bertan: Iker Goñi, Euskadiko Futbol Federazioko presidentea; Ibone Bengoetxea, Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea; Jagoba Arrasate, Euskal Selekzioko hautatzailea; Ehab Abu Jazar, Palestinako hautatzailea; Nagore Eskisabel, Mugarik Gabeko Medikuen ordezkaria, eta Euskal Selekzioko eta Palestinako bi jokalari.
- Abisu horia haizeagatik: Haize eta sute arriskua dela medio, abisu horia ezarri du Euskalmetek ostiral honetarako, 00:00etatik 24:00 arte. Orduko 100 kilometrotik gorako ufadak neurtu dituzte gauerdian hainbat tokitan, eta suteak piztu dira Hondarribian eta Karrantzan. Oizen, 150 km/h-ko haize-boladak izan dira goizeko lehen orduan; Zarautzen, 136,5 km/h-ra iritsi dira haizeteak, eta orduko 132 kilometroko haize-boladak izan dira Untzuetan.
.- Herri Urratsen aurkezpena: Seaska Iparraldeko Ikastolen Federazioak 2026ko Herri Urrats Iparraldeko ikastolen aldeko festaren leloa eta logoa aurkeztuko dituzte. Urtero bezala, maiatzaren bigarren igandean ospatuko da, Senpereko lakuaren inguruan.
Zure interesekoa izan daiteke
Pertsona bat zauritu da Getxoko Fadura futbol zelaian, zaleen arteko borroka batean
Antza denez, bi zaleren arteko borroka bat izan da, eta horietako batek zauriak jasan ditu. Anbulantzia bati deitu diote artatzeko eta, azkenean, ez dute osasun-zentro batera eraman behar izan.
Pertsona bat atxilotu dute Gasteizen, pertsonen legez kanpoko trafikoa egotzita
Lehen ikerketen arabera, furgonetan zihoazen pertsonek dirua ordaindu zuten Frantziatik atera eta espainiar estatuko toki ezberdinetara joateko.
Melgosa: "Prebentzioan eta hezkuntzan gogor egin behar da lan, kirolean indarkeria saihesteko"
Partiduetara joan aurretik "frustrazioak etxean uzteko" eskatu du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, eta helduengan jarri du arreta, "haurrek ikusten dutena ikasten baitute".
Irungo Landetxa futbol taldeko jokalari eta zaleek Hernanin izandako jarrera ikertuko du Gipuzkoako Futbol Federazioak
Larunbat gauean jokatu zen partidan, irain eta mehatxuak egin omen ziren 17 urteko arbitroaren kontra, eta Ertzaintzari abisua eman behar izan zioten ezer gerta ez zedin.
24. Korrikak euskara komunitatea dela aldarrikatu, eta aurrera egiteko deia egin du amaierako mezuan
Lehen aldiz, mezu kolektiboa izan da Korrikarena, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako beste horrenbeste gaztek idatzitakoa. "Euskara gara diogu, ez euskara naiz. Komunitateaz ari gara", azpimarratu dute Oierrek, Oihanak, Elene Mengyuk, Beñatek, Aitzolek, Xalbatek eta Leirek. Amaitzeko, oraina eta etorkizuna jomugan jarri dituzte: "Aurrera goaz, bazatoz?".
Nortzuk dira Korrikaren mezua idatzi duten zazpi lagunak?
Herrialde bakoitzeko euskaldun eta euskaltzale batek parte hartu du aurtengo mezu kolektiboan, tartean Txinan jaiotako barakaldarrak edo Union Tutera taldearen sortzaileak.
Hauxe da aurtengo Korrikaren mezua, zazpi gaztek idatzia, lurralde bakoitzeko bat
Hauek izan dira 24. Korrikaren mezua idatzi eta irakurtzeko ardura izan duten 7 gazteak: Oier Iñurrieta Garmendia gasteiztarra, Oihana Arana Cardenal gipuzkoarra, Elene Mengyu Larrinaga Bilbao bizkaitarra, Beñat Jusue Rosano nafarra, Aitzol Gil de San Vicente Pla hendaiarra, Xalbat Alzugarai Etxeberri baxenabartarra eta Leire Casamajou Elkegarai zuberotarra.
Lehendakariak ere eraman du lekukoa
Imanol Pradales lehendakariak Korrikaren lekukoa hartu du Bilbon, 3.371 kilometroan, Ibone Bengoetxea lehendakariordearekin batera.
Korrikaren amaiera
Zuzenean 24. korrikaren amaiera.
Motozale bat hil da AP-68 autobidean, Zuian, izandako zirkulazio istripu batean
Ibilgailuaren gidaria bidera erori da ezbeharraren ondorioz.