Omenaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Boliviak azken agurra eman dio Xabier Azkargortari

Senideek, zaleek eta 94ko selekzioko jokalariek omenaldi hunkigarria egin diote azpeitiar entrenatzaile ohiari.

Xabier Azkargorta. Artxiboko argazkia.

Boliviak azken agurra eman dio Xabier Azkargorta euskal entrenatzaileari, Boliviako selekzioa 1994ko Munduko Txapelketara eraman zuen teknikariari, igande honetan.

Senideak, 94ko selekzio mitikoko jokalariak eta futbol munduko hainbat pertsona izan dira bertan, eta Marco Antonio Etcheverry, Milton Melgar eta Marco Sandy jokalari ohiek eraman dute hilkutxa, "Hasta siempre, Bigoton" oihu artean.

Elizako kanpoaldean, musika banda batek Viva mi patria Bolivia abestia jo du, munduko txapelketarako sailkapen haren ikurra.

Mikel semeak Latinoamerikako herrialdearen maitasuna eskertu du, eta aitak Boliviarekin izan zuen lotura sakona azpimarratu du. Alejandra alabak eta Aracely emazteak ere euren esker ona adierazi dute familiarentzat bereziki gogorra izan den aste honetan.

Azpeitian 1953an jaiotako entrenatzaile ezaguna ostiralean hil zen, bihotzeko gaixotasun baten ondorioz, 72 urte zituela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mahatsik gabe eta gominolekin: Haurrak protagonista, Basaurik eguerdian 2025ari agur esan dio

Eguerdiko 12:00etan kanpaien hotsarekin 2025ari agur esan diote Basaurin, haurrek urte-aldaketa giro onean eta ordutegi egokian ospatu dezaten. Gauerdira arte itxaron gabe, merkatari elkarteak antolatzen duen festa urtez urte sendotzen doa; gero eta familia gehiagok parte-hartzen dute. Arizgoitiko plazan bildu dira ume eta guraso ugari, jai giroan. Kanpaiekin batera, mahatsak beharrean, 12 gominola jan dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X