Jose Ramon Bengoetxea (EHU): "Gure politka bakarra unibertsitate politika da"
Joxe Ramon Bengoetxea EHUko errektoreak baieztatu duenez, azkenaldian Eusko Jaurlaritzaren eta EHUren artean “bi prozesu desberdinen arteko desadostasunak” izan dira “medioetan talka bezala islatu” direnak.
Euskadi Irratian aditzera eman duenez, Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuarekin joan den ostiralean egindako bilera “ondo” joan zen. Azaldu duenez biak ere “behartuta” zeuden hurbilketa bat bilatzera, orain arteko desadostasunak non egon diren zehaztu eta aurrera begira konponbideak bilatzera.
Bere hitzetan, azkenaldian tentsio gisa interpretatu diren gertakarien atzean dagoena da “bi elementuk denboran kointziditu” izana: “Bat, Jaurlaritzak egindako aurrekontuen proposamena, eta bestea, gu gure premien azterketa eta diagnosia bukatzen ari ginela. Bi gauza desberdin dira”, Bengoetxearen esanetan. “Jakina gure premien diagnosia egiten da gero horrek aurrekontuetan isla izateko asmoarekin, baina jabetzen ginen denborak eta epeak desberdinak direla”, gaineratu du.
Zehaztu duenez, errektoretza behartuta dago beharrak ondo identifikatzera “horretan ari tu gara eta ari gara, ariketa irekia baita hori”. Horren aurrean egon da Jaurlaritzaren aurrekontuen proposamena, “proposamen itxia izaten dena, gero legebiltzarrari aurkezen zaiona, hark hartu dezan azken erabakia”.
Bengoetxeak argi utzi nahi izan du “inolako asmo politikorik ez” dela egon aurrekontu igoera eskatzeko prentsaurrekoan. “Gure politika bakarra da unibertsitate politika, eta horren funtsa da, alde batetik, bikaintasuna lortzea, eta bestetik, bikaintasun hori bateragarria izatea pertsonen zaintza eta ongizatearekin”.
Gogorarazi du 2008tik ez duela inongo filiazio politikorik izan, hautagaitzan sentsibilitate askotarikoak daudela eta unibertsitatea asmo politikoetarako erabiltzeko asmorik ez dagoela. Bere ustez “oso kaltegarria litzateke hori guztiontzako”.
Nabarmendu duenez, taldearen asmoa “beti hobekuntzak bilatzea” da eta asmo horrekin joango da legebiltzarrera ere, emendakinen bitartez ahal den neurrian aurrekontu partidetan igoerak bilatzera, unibertsitatearen premia nagusiei erantzuna emateko: sistemaren digitalizazioa, zaintza arloa (osasun arreta, eta arreta psikologikoa), arriskuen prebentzioa eta sartu berri diren irakasleen lan baldintzak hobetzea, besteak beste.
Zure interesekoa izan daiteke
Martxan da Gasteizko Askabide klinikaren aurrean protesta egin zuten 21 lagunen aurkako epaiketa
Zigor arloko 1 zenbakiko epaitegiak ahozko hiru saio ditu aurreikusita aste honetarako: astelehenean, asteartean eta ostegunean egingo dituzte saioak. Lehenengo egunean lekukoek hartu dute hitza.
Sei ibilgailu kiskali dira Gasteizko industria-pabiloi gune batean izandako sutearen ondorioz
Ezbeharra 06:00ak inguru jazo da, Miravalles kaleko pabilioi-gune batean. Ez da zauriturik izan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du sutearen nondik norakoak argitzeko.
Boliviak azken agurra eman dio Xabier Azkargortari
Senideek, zaleek eta 94ko selekzioko jokalariek omenaldi hunkigarria egin diote azpeitiar entrenatzaile ohiari.
Osakidetzak 45 urtera aurreratuko du bularreko minbizia atzemateko baheketa, eta bere gain hartuko ditu egun pribatura bideratzen dituen abortuak
Osasun sailburuak iragarri duenez, progresiboki hasiko dira haurdunaldiaren borondatezko etenak egiten, "bi urteren buruan" beren gain hartzeko aurreikuspenarekin. Gainera, 2027rako, 45 urtera jaitsiko da bularreko minbizia atzemateko baheketen adina.
56 pertsona hil dira trafiko-istripuetan Hego Euskal Herrian urtea hasi zenetik
Bide Indarkeria STOP elkartearen ustez, datu "onartezinak" dira, eta, hori dela eta, premiazko neurriak, kontrol gehiago, zigor gogorragoak eta erakundeen bizkortasun handiagoa eskatu dituzte.
Trafiko-istripuetan hildakoak Bilbon oroitu dituzte senideek
Gaur, Trafiko Istripuen Biktimak Oroitzeko Munduko Eguna da. Biktimen familiak Bilbon bildu dira, horiek gogoratzeko. Bide-hezkuntza nahitaezko irakasgaia izatea eskatu dute berriro; izan ere, senideen esanetan, gure ardura da biktimen kopurua murriztea.
Maialen Mazonen hilketaren instrukzioa amaituta, 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute akusatuarentzat
Gasteizen zein euskal gizartean, oro har, hotzikara eragin zuen 2023an kasuak. Haurdun zegoela, 13 labankadaz hil zuen ustez bikotekide ohiak Maialen, 2 urteko alabaren aurrean. Laster aukeratuko da epaimahaia, eta, ondoren, epaiketa 2026ko lehen sehilekoan egiteko data ezarriko da. Kasuak ezbaian jarri zuen Ertzaintzaren indarkeria matxistaren inguruko protokoloa.
Donostia arrosa kolorez bete da Katxalin Martxa Solidarioaren XI. edizioan
Katxalinen XI. martxa arrosa egin dute Donostian, dirua biltzeko eta bularreko minbizia ikusarazteko. 4,5 kilometroko ibilbide solidarioa egin dute, Alderdi Ederretik abiatuta. Elkarteak nabarmendu du oso garrantzitsua dela ikertzen jarraitzea, emakume gazteen kasuek gora egin baitute.
Adingabe batzuk ikerketapean dira Plentzian, hainbat urtez irakasle bat jazartzeagatik
Azken erasoak Halloween gauean izan ziren. Orduko hartan, 50 bat gaztek arrautzak eta limoiak jaurti zituzten irakaslearen etxebizitzaren kontra. Horren aurrean, ikastetxeak ohar bat zabaldu du, azaltzeko zortzi urte daramatzala irakasle horrek erasoak jasaten, eta, hori dela eta, eskolaz kanpoko jarduera guztiak bertan behera utzi dituztela jakinarazteko.