Jaurlaritzak bilera deitu du astelehen honetarako hegazti gripearen konfinamenduari salbuespenak bilatzeko
Hainbat neurri proposatu dituzte, hala nola aske dauden hegaztien ustiategiak sareekin estaltzea, aire zabalean ematen duten denbora murriztea edota zaintza indartzea, une bakoitzean dagoen arrisku-mailaren arabera. Eusko Jaurlaritzako, aldundietako eta hegaztien sektoreetako ordezkariak izango dira bileran.
Hainbat hegazti, aire zabalean. Argazkia: EFE
Astelehen honetan, azaroaren 17an, hegaztien uztiategietan ezarritako konfinamenduan "salbuespenak egiteko moduak" aztertuko dituzte Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta hegaztien sektoreetako ordezkariek, Xabier Arruti Gipuzkoako Lurralde Oreka Berdeko diputatuak ostiralean azaldu zuenez.
Testuinguru horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ustez, "neurrigabea" da Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) emandako agindua, aire zabalean hazten diren etxeko hegaztien ustiategi guztietan konfinamendua ezartzen duena, hegaztien gripea kutsatzea prebenitzeko eta kontrolatzeko.
Ministroaren agindua ez zaiola gustatzen azpimarratu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoak "bere eskumen propioak dituelako", baina neurria nahitaez bete behar dutela onartu du.
Ildo horretatik, Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak duela egun batzuk azaldu zuenez, Ministerioaren aginduak ezohiko neurriak aurreikusten ditu, baldin eta justifikatzen edo arrazoitzen bada animalien ongizateak edo animalia horiek ontzietan edo konfinamenduan irauteak zailtasunak dituela.
Gauzak horrela, hainbat proposamen daudela adierazi du, hala nola aske dauden hegaztien ustiategiak sareekin estaltzea, aire zabalean ematen duten denbora murriztea edota zaintza indartzea, une bakoitzean dagoen arrisku-mailaren arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
LABek bertan behera utzi ditu Nafarroako ikuskizunen sektoreko bi greba egunak, negoziazioari berriro ekin ondoren
Gabonetako erosketen ondorioz, abenduan ohi baino % 23 gehiago gastatzen dute familiek
Itoiztik Erriberara: 354 milioi euro Nafarroako ubidearen proiekturako
Espainiako Gobernuak soldaten sekretuarekin amaitu du
Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen negoziazioa amaitutzat eman du, oposizioarekin akordiorik lortu gabe
Aurtengo iraila azken hamar urteetako onena izan da esportazioei dagokienez, Jaurlaritzaren arabera
Adifen arabera, grebak % 6,04ko eragina izan du Euskadin goizeko txandan, eta % 15,56koa gauekoan