Hegazti gripeari aurre egiteko jarraipen batzorde bat deitu du Eusko Jaurlaritzak astelehenerako
Sektoreko ordezkariekin hegazti gripeari aurre egiteko jarraipen batzorde bat deitu du Eusko Jaurlaritzak astelehenerako. Besteak beste, galera eta kalte gehien izan dezaketen abeltzainen kasuan, neurriak malgutzeko aukera egongo ote litekeen aztertuko dute.
Oraingoz, hegazti gripe kasurik ez da atzeman Hego Euskal Herrian, eta Bizkaiko Aldunditik, esaterako, neurriak arinegi hartutakoak direla adierazi duten arren, egoera aintzat hartuta Espainiako Nekazaritza Ministerioak etxeko hegazti guztiak konfinatzeko ezarritako neurria bete beharrekoa dela esan du Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza sailburuak: “Arduraz jokatzea tokatzen zaigu, eta horrela egingo dugu, Ministerioak emandako neurriak betetzea nahitaezkoa da”.
Nafarroako Gobernuaren iritziz ere, beharrezkoa da konfinamendua, egoera “oso larria” delako Europan. Nolanahi ere, Ignacio Gil Abeltzaintza eta Nekazaritza zuzendariak azpimarratu du egunetik egunera dauden datuen arabera erabaki beharko litzatekeela zer neurri hartu.
Gaurtik aurrera Hego Euskal Herriko etxalde guztietako oilo eta hegaztiak konfinatu egin behar dira. Izan ere, gaitza are eta gehiago zabaltzeko arriskuari aurre egiteko erabakia hartu du Espainiako Gobernuak. Asmoa da etxeko hegaztiek hegazti askeekin kontaktua izatea eragoztea, kutsatzeak ekiditeko. Erabakia ustiapen-mota guztiei eragiten die neurriak.
Zure interesekoa izan daiteke
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.