Plentzian jazarpena salatu duen irakaslearen kasua dela eta, protokoloak aktibatu berri ditu Hezkuntza Sailak
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Politiketako sailburuordeak adierazi duenez, orain arte ikastetxeak berak kudeatu ditu irakasleak aurreko urteetan ere salatutako jazarpen egoerak. Azken gertakarietan ustez inplikatuta dauden ikasleak 12 eta 13 urte bitartekoak direla baieztatu du, eta, beraz, hartu beharreko neurriek "heziketa mailakoak" izan behar dutela. EH Bilduk azalpenak eskatuko dizkio Hezkuntza Sailari, "hartu beharreko mekanismoek" huts egin ote duten jakiteko.
Plentziako institutuaren ataria. Argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Politiketako sailburuorde Lucia Torrealdayk jakinarazi duenez, Plentziako irakasle baten kontrako jazarpen kasuaren berri izan bezain laster, dagozkion protokoloak ireki dituzte Uribe Kosta institutuan. Potokolo horiek "heziketara bideratutako neurriak" ekar ditzaketela ere esan du, gogorrena, ikastetxetik aldi baterako kanporatzea.
Bizkaiko Adingabeen Fiskaltza hainbat ikaslek institutu publiko horretan lan egiten duen irakasle batek salatutako "jazarpena" ikertzen ari dela jakin ondoren, Torrealdayk prentsa-agerraldi batean adierazi du Hezkuntza Sailak "irmoki arbuiatzen" dituela horrelako jokabideak, eta azpimarratu du "sailaren lehentasuna kaltetutako irakasleari laguntza emate eta hura babestea" dela; horretarako, behar duen laguntza administratibo, psikologiko eta juridiko guztia emanez.
Laneko Arriskuen Prebentzio Zerbitzuaren esku-hartzea aktibatu dutela ere azaldu du, eta ikastetxeak Ikasleen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Dekretuan ezarritako prozedura jarri duela abian.
Ustez inplikatutako ikasleek hamabi eta hamahiru urte bitartean dituztela ere baieztatu du, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) lehen eta bigarren mailako ikasketak egiten ari direla.
Azaldu duenez, Hezkuntza Sailak urriaren 31ko gertakarien ondoren izan zuen lehenengo aldiz egoeraren berri. Egun horretan ikasle talde bat irakasle horren etxera hurbildu eta "objektuak eta arrautzak" bota zizkioten. Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu ziren, eta Adingabeen Fiskaltza gertaera horiek ikertzen ari da. Antza denez, urteak zeramatzaten ikasle talde ezberdinek irakasleari jazarpena egiten.
Sailburuordeak aitortu du aurreko ikasturteetan irakasle horren aurkako jazarpen-egoerak ere gertatu zirela, eta sailak ez zuela horietan esku hartu, ikastetxeak berak kudeatu zituelako.
Aurreko gertakari horiek "hezkuntzaren eta tokiko esparruan konpondu ziren" ikasleei ezarritako hezkuntza-neurrien bidez, eta neurri horiekin "egoerak hobera egingo zuela" pentsatu zen.
Urriaren 31n gertatutakoaren berri izan ondoren, Hezkuntza Sailak ikastetxe publikoetako langileenganako erasoak gertatzen diren kasuetan martxan jartzen diren protokoloak abiatu direla azaldu du.
Alde horretatik, ezohiko prozedura bat aktibatu da, eta instruktore bat izendatu da. Instruktore hori arduratuko da informazioa biltzeaz, eta horren arabera erabakiko da zer neurri hartu inplikatutako ikasleen aurka.
"Ikasleak adin txikikoak dira eta neurriak hezkuntza mailakoak izan beharko dira", azaldu du sailburuordeak, eta gizarte-lanak eta "salbuespenezko kasuetan" ikasgelatik aldi baterako kanporatzea izan daitezkeela adierazi du.
EH Bilduk azalpenak eskatu dizkio Hezkuntza Sailari, "8 urte iraun dituen kasu honengatik"
Bestalde, EH Bilduk iragarri du azalpenak eskatuko dizkiola Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, jakiteko zer-nolako jarraipena egin dion irakasleak salatutako jazarpenari eta argitzeko ea kasu hauetan "martxan jarri beharreko mekanismoek" huts egin duten.
"Jakin dugunez, duela 8 urtetik gertatzen da jazarpena, eta, beraz, zerbaitek huts egin du, zalantzarik gabe", adierazi dute koalizio abertzaletik.
EH Bilduk nabarmendu du adingabeak daudenez inplikatuta, gaia "delikatua" dela, eta, beraz, modu zuhur eta diskretuan aritu beharra dagoela. "Hori bai, Hezkuntza Sailari azalpenak eskatuko dizkiogu kasuaren zer jarraipen egin den eta hartu beharko ziren mekanismok huts egin duten ala ez identifikatzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.