Hego Euskal Herriko unibertsitate eta zentroetako bederatzi ikerlari 'Highly Cited Researchers' rankinean
Highly Cited Researchers 2025 zerrendak 60 herrialdetako 7.131 zientzialari aitortu ditu, beren ikerketa eremuetan erakutsi duten aparteko eraginagatik. Aurtengo rankingean aintzatetsitako Euskal Herriko bederatzi ikerlariek askotariko arloetan egiten dute lan, hala nola medikuntzan, immunoterapian, energian, biomaterialetan edo Adimen Artifizialean.
Highly Cited Researchers zerrendaren 2025eko edizioan Hego Euskal Herriko unibertsitateetako eta zentroetako bederatzi ikerlari ageri dira. Munduko aipatuenen artean dauden bederatzi pertsona horiek askotariko arloetan lan egiten dute, hala nola medikuntzan, immunoterapian, energian, biomaterialetan edo adimen artifizialean.
Highly Cited Researchers 2025 zerrendak 60 herrialdetako 7.131 zientzialari aitortu ditu, beren ikerketa eremuetan erakutsi duten aparteko eraginagatik. Sailkapena Web of Science indizearen datuetan eta Clarivateko Institute of Scientific Information erakundearen analisi kualitatiboan oinarrituta egiten da.
Bederatzi ikerlari horietako bat da Javier del Ser Tecnaliako eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Adimen Artifizialeko ikertzailea, zeina estrainekoz sartu baiten ranking horretan; gainera, Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren kategorian ageri den Euskadiko ikertzaile bakarra izan da. 450 artikulu baino gehiago argitaratuta, Javier del Ser-en ikerketak AA aplikatuaren garapena eta ikaskuntza automatikoko teknikak ditu ardatz, industria, osasuna, garraioa, energia eta mugikortasuna bezalako sektore estrategikoetan modelizazio eta optimizazio arazo errealak konpontzera bideratuta, betiere AAn oinarritutako soluzioak fidagarriak eta esplikagarriak izatea bilatuz, erabilera segurua, etikoa eta arduratsua bermatzeko.
Michel Armand, energia elektrokimikoaren biltegiratzean, energia termikoaren biltegiratzean eta bihurketan eta hidrogenoaren teknologietan erreferentea den CIC energiGUNEko ikertzailea, seigarrenez ageri da nazioarteko erreferentziazko zerrenda zientifikoan. Armand 1946an jaio zen Frantzian, eta 80ko hamarkadaren amaieran hasi zen litiozko bateria kargagarrien ikerketarekin –polimero solidozko elektrolitoarekin konbinatutakoak–, eta horri esker, besteak beste, ibilgailu elektrikoarekin lotutako teknologia nagusiak garatu ahal izan dira. 400 artikulu baino gehiago argitaratu ditu eta 86 000 aipamen ditu.
Luis M. Liz-Marzán, CIC biomaGUNEko (Biomaterialetako Ikerketa Kooperatiboko Euskal Zentroa) BioNanoPlasmonikako Laborategiko taldeburua, 2025eko diziplinarteko kategorian ikertzaile aipatuen artean ageri da beste urte batez (dozenatik gora alditan agertu da zerrendan). Liz-Marzán irakasleak 658 artikulu ditu argitaratuta eta 78 000 aipamen inguru biltzen ditu, eta arlo anitzetan (hala nola kimikan, materialen zientzian, fisikan eta ingeniaritzan) egin dituen ikerlanek nabarmen lagundu dute beste ikerketa batzuetan, disziplinarteko ikerketaren garrantzia agerian utziz.
Nafarroa, medikuntzan eta osasunean nabarmen
Ignacio Melero, Nafarroako Medikuntza Fakultateko katedraduna eta Cima eta Klinikako minbiziaren immunologia eta immunoterapia programen liderra, seigarren aldiz agertu da sailkapeneab. 390 artikuluren egilea da, eta 40.000 aipamen baino gehiago ditu. Bere lana Oxfordeko Unibertsitateko Immuno-Onkologia Zentroarekin uztartzen du.
Gema Frühbeck Ikerketa Metabolikoko Laborategiko zuzendaria eta Nafarroako Klinikako Obesitate Arloko zuzendarikidea aurrenekoz sartu da zerrendan. Endokrinologian eta nutrizioan espezialista da, 457 argitalpen eta 36.000 aipamen baino gehiago ditu, eta obesitatearen fisiopatologian nazioarteko erreferentea da.
Bigarren urtez jarraian ageri dira Bruno Sangro Gibeleko eta Pankreako Minbiziaren Arloko koordinatzailea (350 argitalpen eta 30 000 aipamen baino gehiago), eta Antonio Gonzalez Nafarroako Unibertsitateko Minbiziaren Zentroko (CCUN) zuzendaria, minbizi ginekologikoan espezialista eta ia 300 artikulu zientifiko idatzi dituena.
Minbiziaren immunoterapiari lotutako beste bi ikertzailek osatzen dute Nafarroako ordezkaritza: Miguel Fernandez de Sanmamed, Cimako Onco-Inmunologia Aplikatuko eta Traslazionalaren taldeko ikertzaile nagusia, hirugarren urtez zerrendan agertzen dena, eta Maria Rodriguez Ruiz, Immunoterapia Traslazionaleko Estrategia Konbinatuen taldeko ikertzailea eta Onkologia Erradioterapikoko espezialista, lehen aldiz rankingean sartu dena Weill Cornelleko Unibertsitatean (AEB) doktoretza ondoko bat egin ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.