Luxuzko produktuen faltsifikazioen bost salmenta-puntu desegin dituzte Irunen
Irungo lau establezimendutan egin dute 'Fake Star' izeneko operatiboa, Behobia auzoan, eta bost pertsona ikertu dituzte jabetza intelektualaren aurkako delitu baten ustezko egile gisa.
Faltsututako produktuen bost salmenta-puntu desegin dituzte Irunen (Gipuzkoa), eta luxuzko ehungintza eta nazioarteko marka ezagunetako oinetakoak atzeman dituzte, 1.327 artikulu, guztira. Horien balioa 686.785 eurokoa da, luxuzko produktuen merkatuko prezio errealaren arabera kalkulatuta.
'Fake Star' izeneko operatiboan bost pertsona ikertu dituzte jabetza intelektualaren aurkako delitu baten egile direlakoan, Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusiak ohar bidez jakitera eman duenez.
Atzemandako materialaren artean, honako hauek nabarmentzen dira: Goyard, Louis Vuitton eta Yves Saint Laurent marken benetako poltsak; Lacoste eta Audiren logotipoekin identifikatutako kirol-arropa; Nike, Asics, New Balance, Adidas eta The North Face marken etiketak dituzten kirol-oinetakoak, eta Rolex eta Richard Mille modeloen gama altuko erlojuen imitazioak.
Dispositiboan Guardia Zibilaren Gipuzkoako Komandantziako eta beste unitate batzuetako zerga-espezialistek parte hartu dute, baita saltoki horietan aldez aurretik ebaluazio teknikoak egin dituzten faltsifikazioen arloko peritu espezialistek ere.
Atzemandako material guztia poliziaren zaintzapean dago, perituek azter dezaten, eta organo judizialaren esku dago.
Irungo Fiskalen eta Mugen Ataleko agente espezializatuek ikertzen jarraituko dute, non egin diren, zer banaketa-bide erabili den eta faltsifikazioak inportatzeko eta merkaturatzeko zer sarerekin dauden lotuta zehazteko, Guardia Zibilak oharrean azaldu duenez.
Irungo Instrukzioko 2 zenbakiko epaitegia arduratuko da auzia ikertzeaz.
Zure interesekoa izan daiteke
La Gilda del Norteko jabeak 18.000 euroko isuna ordaindu beharko du, egoera irregularrean zeuden langileak enplegatzeagatik
Isunaz gain, 7.500 euro ere ordaindu beharko ditu erantzukizun zibilaren kontzeptuan. Epaiaren arabera, langileei ohartarazi zien ikuskapenik egonez gero ezkutatu egin beharko zutela.
Justiziak aseguru-etxea zigortu du 2020an Aulestin Iurgi Beraza hil zeneko harrapaketagatik
Haurraren gurasoek samina eta desadostasuna adierazi dute ebazpenarekin, "ez baita inolaz ere nahikoa, ez irismenari ez arrazoiketari dagokienez". Hala ere, baztertu egin dute epaia errekurritzea, ebazpen judizialekiko errespetuagatik, baina baita "prozesu luze, mingarri eta emozionalki suntsitzaile bati amaiera emateko beharragatik" ere.
Argi izpiak parkinsonaren aurrean: 65 ikerketa proiektu Euskadin, 10.000 gaixori itxaropena emateko
Urtero mila kasu diagnostikatzen dira Osakidetzan, eta egun ohikoena den bigarren gaixotasun neurodegeneratiboa da, alzheimerraren ostean.
Epaileak beste 13 lekuko deitu ditu deklaratzera El Bocaleko pasabidearen auzian
Instrukzio epaileak deklarazio gehiago gehitu ditu instrukzio fasean: pasabidearen proiektua sinatu zuen ingeniariak deklaratuko du, baita Udaltzaingoko eta 112 zerbitzuko buruek, obrako buruak eta 2024an ezbeharra izan zuen pasabidean esku hartu zuten beharginek ere.
12 hegaldi bertan behera geratu dira Bilboko Aireportuan Lufthansako grebaren ondorioz
Guztira, 500 hegaldi baino gehiago geratu dira bertan behera mundu osoan, Lufthansako kabinako langileek ostiral honetarako deitutako greba dela eta.
Lau pertsona artatu dituzte Durangoko etxebizitza batean izandako sutean kea arnasteagatik
Sutea 01:00a aldera piztu da Askatasun etorbideko eraikin bateko 5. solairuan, eta suhiltzaileek garrak itzaltzea lortu dute. Kea arnastu duten lau bizilagunak, tartean adin txikiko bat, Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.
Nola eragingo dio trafikoari Itzuliaren Eibarko etapak?
Gaurko etapa, azken-aurrekoa, Eibarren abiatu eta bertan amaituko da. Lasterketak Debabarrena, Urola Kosta eta Lea-Artibai eskualdeak zeharkatuko ditu.
Osasun Itunak ez dituela Osakidetzako arazoak konpondu salatu dute osasun publikoaren aldeko plataformek
Elkarretaratzea egin dute EAEko hiriburuetan, murrizketak salatzeko. Osasun sailburuari hobekuntzaz hitz egiteari uzteko eskatu diote. Mediku falta, itxarote zerrendak, hizkuntza eskubideen urraketak edota psikologo falta daudela salatu dute eta manifestazioak deitu dituzte apirilaren 18rako.
Donostia osoa txuri-urdinez janzteko deia egin du Udalak
Jon Insausti alkateak eta Realak hiritarrei eta Gipuzkoako gizarteari dei egiten diete eraikinetako balkoi eta leihoak bandera txuroi-urdinez apaintzeko. Xabi Prieto eta Aintzane Encinas jokalari ohiak ilusioz beteta agertu dira finalarekin eta Gipuzkoak egunotan bizi duen giroarekin.
Kutxa Fundazioak atzera egin eta Eureka! zientzia museoa zabalik mantenduko du
Erakundeak jakinarazi du azken asteotan egindako "entzute-prozesu" baten emaitza dela erabakia. "Kutxa fundazioak Eurekarekiko babes eta afektu adierazpen ugari jaso ditu, museoak Gipuzkoako herritarrentzat duen balioa berresten dutenak", esan dute.