Emakume bat atxilotu dute Barakaldon, etxebizitza batean sutea pizten parte hartzea egotzita
Ertzaintzak 44 urteko emakume bat atxilotu du Barakaldon, azaroaren 13an El Carmen kaleko etxebizitza batean izandako sutearekin zerikusia duelakoan. Sua nahita piztu zutela, hori izan da Ertzaintzaren hipotesia hasiera-hasieratik.
Suhiltzaileak lanean, su hartu zuen etxebizitzan. Argazkia: EFE
44 urteko emakume bat atxilotu dute Barakaldon, azaroaren 13an El Carmen kaleko etxebizitza batean izan zen sutean parte hartu zuelakoan. Sua nahita piztu zutela, hori izan da Ertzaintzaren hipotesia hasiera-hasieratik.
Sutea goizeko seiak baino minutu batzuk lehenago hasi zen, eraikineko hirugarren solairuan. Une horretan, zenbait deik sutearen berri eman zieten larrialdi-zerbitzuei eta bizilagunek leihoetatik laguntza eskatzen zutela adierazi zuten. Larrialdi-zerbitzuak iritsi zirenean, bizilagunetako bat kalera erori zela ikusi zuten. Beste bik laguntza eskatzen jarraitzen zuten, leihoetatik, eta suhiltzaileek erreskatatu zituzten. Beste auzoko bat, berriz, barruko patio batetik atera zuten.
46 eta 60 urte bitarteko lau gizonak tokian bertan artatu zituzten, Gurutzetako eta San Eloy ospitaleetara eraman aurretik. Ordu batzuk geroago, kalera erori zen gizona hil zen, 48 urteko bizilagun bat, zauri larriak zituelako.
Atxilotutako emakumea ertzain-etxera eraman dute, eginbideekin jarraitzeko, eta epailearen esku utziko dute amaitutakoan. Ertzaintzak zabalik du ikerketa, gertatutakoa erabat argitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Urzainkiko baso-sutea kontrolatutzat jo dute
Gaur gauean, Nabaskoze parkeko suhiltzaileak egongo dira bertan, zaintza-lanak egiten.
Kobre lapurretek 176 hilobi kaltetu dituzte Errenteriako hilerrian
Gurutzeak, argazkietako markoak eta bestelako apaingarriak… errotik atera dituzte Errenteriako hilerrian. Azken hilabetean bitan gertatu dira lapurretak eta gaurkoan 4 salaketa daude oraingoz. Udalaren arabera, nahiko bideratuta dago kasua eta datozen egunetan guztia argitzea espero dute.
Osasun Publikoak esku hartu du Eibarko taberna batean tortillen kontsumoarekin lotutako salmonelosi-agerraldi baten aurrean
Detektatutako 29 kasuetatik 25ek osasun-arreta behar izan zuten, eta bederatzi ospitaleratu egin zituzten. Guztiek alta jaso dute jada. Kutsatutako arrautzak Aragoiko ustiategi batekoak dira.
Euskal Herriko urtegien % 48,8 dago beteta, abuztuan ohi baino ia 6 puntu gutxiago
Uztailaren hasieratik, urtegietan bildutako ura azken 20 urteetako batezbestekoaren azpitik dago, eta alde hori astez aste handitzen joan da.
Hondarribiko Alarde tradizionalak "jarrerak polarizatzea eta herritarrak haserretzea" leporatu dio Udalari
HAOSE elkarteak dio otsailean utzi zuela konponbidea bilatzea helburu zuen prozesua, "gardentasun faltagatik eta prozesuarekiko leialtasun faltagatik", eta uste du Udalak orain argitaratutako komunikatuaren helburua dela alarde ez parekidearen defendatzaileak "deslegitimizatzea".
Espainiako Gobernuak bere gain hartu du Ceutako krisiaren kudeaketan aginte bakarra
Espainiako Gobernuak "historian aurrenekoz" deklaratu du Segurtasun Nazionalaren interes egoera eta migrazio krisiari eman beharreko erantzuna koordinatzeko aginte bakarra hartu du. Angel Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak zuzenduko du egitura.
Patata-tortilla usaina eta festa giroa Bilbon, Aste Nagusiaren laugarren egunean
Gaur goizean, Areatzako patata-tortilla lehiaketak 400 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu; herritar eta konpartsakideak zartagina eskuan aritu dira euren trebezia erakusten. Gainera, eguerdian, ohikoa den moduan, bilbainadak entzun dira Pergolan, Los Chimberos taldearen eskutik.
Nafarroak frankismoaren biktimen memoria berreskuratu du "Objektuen memoria" erakusketan
Erakusketak Nafarroako hobi komunetan egindako prospekzio eta hobitik ateratze lanetan berreskuratutako objektuak biltzen ditu, frankismoaren errepresioaren biktimen historia eta memoria herritarren esku jartzeko. Iruñeko Alde Zaharreko Rozalejo Markesaren Jauregi berrituan dago ikusgai.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, genero indarkeria egotzita, bikotekidearekin eztabaida bat izan ostean
Udaltzainak etxebizitza batera joan ziren, eta borroka batekin bateragarriak ziren zantzuak ikusi zituzten.
Ane Lindane komikoa epaituko dute, eskarnioa egotzita, Abogados Cristianos fundazioak salatu egin baitu
Salatutako gertakariak 2025eko ekainaren 29an gertatu ziren, Arberatze-Zilhekoan (Nafarroa Beherea), eliza batean, gurutzefika batekin masturbatzen ari zen itxura egin zuen eta. Bilboko Instantzia Auzitegiak epaituko du euskal komikoa.