Euskaldun kopurua bikoiztu egin da 40 urtean, baina euskararen erabilerak ez du erritmo horretan aurrera egin
Euskararen Eguna dela eta argitaratu den EiTB Data txostenak bistan utzi du EAEko biztanleen % 45 euskaldunak direla, eta hizkuntza asko hazi dela Araban eta Bizkaian. Hala ere, euskararen eguneroko erabilera ez da oraindik nagusi, batez ere hiriburuetan eta hirigune handietan.
Euskararen ezagutzaren mapa Euskadin eta Nafarroan 1986tik 2021era
EiTB Datak euskararen bilakaerari buruzko erradiografia argitaratu du, eta ondorio nagusietako bat da aldaketa sendotu egin dela: Euskaraz dakitenen kopurua bikoiztu egin da 80ko hamarkadaren amaieratik Euskadin, eta euskaldunen kopurua guztizkoaren % 45etik gora kokatu da. Euskara gutxiengoa zen udalerri askotan hazkundea izugarria izan da. Zalduondon, adibidez, % 1etik % 47ra igo da, Aiaran % 5etik % 40ra eta Arabako hainbat udalerritan antzeko igoerak izan dira.
Bizkaian, hazkundea nabarmena izan da, eta Gipuzkoan, berriz, apalagoa izan da, hasierako ehunekoak oso altuak zirelako. Salbuespen batzuk ere badaude, hala nola Getaria, azken hamarkadetan euskaldunen proportzioa 10 puntu murriztu baita.
Nafarroan, argazkia desorekatuagoa da. Lurraldearen iparraldean, biztaleen % 80 dira euskaldunak, eta horren bueltakoak dira ehunekoak leku askotan (Baztan haranean, adibidez), eta hegoaldean, berriz, euskaldunak oso gutxi dira oraindik, Tuteran, berbarako, % 1 dira. Tarteko kuotak ere badira, eta horren adibide Altsasu da, euskaldunen kopurua hirukoiztu egin baita (% 12tik % 37ra) bertan.
Hala ere, erronka nagusia euskararen erabilera soziala da. Azterlanaren arabera, ohiko erabilera Gipuzkoan, Bizkaiko ekialdean eta kostaldean kontzentratzen da, batez ere. Hiru hiriburuetan ehunekoak ez dira % 15etik gorakoak. Gasteizko datua hasi da gehien 2016tik, eta Bilbon ere gorakada nabarmena izan da 2016ko datuekin alderatuta.
Txostenak fenomeno estruktural bat ere aipatzen du: Beste autonomia erkidego batzuetako biztanleen kopurua eta euskararen erabilera txikia bat datoz. Ez da gauza bera gertatzen atzerriko biztanleriarekin, haien hizkuntzaren ezagutza-maila baxua baita, baina haien pisu estatistikoa ez dago lotuta udalerrietan erabilerak izan duen beherakadarekin. Horrek 60ko eta 70eko hamarkadetako migrazio-fluxuen eragin kulturala dakar mahai gainera.
Euskaldun kopurua: atzerritarren eta beste autonomia-erkidego batzuen arteko korrelazioa
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia Zibilak furgoneta baten gidariari lagundu behar izan dio Sartagudan, errepidea hondoratu ostean
Agenteek egiaztatu dutenez, gidaria, 67 urteko Sartagudako bizilaguna, ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.
Harrera Sareak Donostiako Udalaren "jarrera erabat diskriminatzailea eta arrazista" salatu du
Elkarteak adierazi du ezin dela "elkartasuna zelatatzea, jazartzea eta zehapenekin mehatxatzea normalizatu", "laguntzea ez baita delitua".
Nafarroan harrera zentro batetik atxikitako sei urteko mutil bat erreskatatu dute
Foruzaingoak haurraren bi senide atxilotu ditu eta beste hiru pertsona ikertzen ari da, autoz egindako ihesaldi arriskutsu baten ondorioz.
Gizon bat atxilotu dute Tuteran, seme-alaba adingabeen aurrean emazteari eraso egiteagatik
Igandean hartu zuten atxilo, 01:00a aldera. Emakumeari larrialdietara lagundu zioten foruzainek, eta etxera itzuli zen ordu batzuk geroago; gizona, berriz, polizia-etxera eraman zuten.
Hiru egunetan desmuntatuko dituzte konpartsek Aste Nagusiko txosnak
Atzo, igandea, amaitu ziren Bilboko jaiak eta datorren irailaren 3a baino lehen dena batuta egongo da.
Konpartsek positibotzat jo dute Aste Nagusian eraso, ezbehar eta gatazka "larririk" egon ez izana
Ikuskizunetako teknikariei bandera urdina eman diete; marroia, berriz, ETSri, "Bizkaiko hiriburuko jaiak beren interesen mesedetan erabiltzeko estrategiagatik".
Bruselak arau zorrotzagoak ezarriko dizkie ChatGPT, Reddit eta Roblox plataformei, milioika erabiltzailerengan duten eraginagatik
ChatGPTen kasuan, "bilatzaile oso handi" gisa sailkatu dute. Izan ere, Bruselaren arabera, ChatGPT adimen artifizialeko sistema bat bada ere, Interneten bilaketak egiteko eta webguneetatik iritsitako informazioa eskaintzeko bide bat ere bada.
Gizon bat atxilotu dute Zizur Nagusiko jaietan neska adingabe bati sexu-erasoa egiteagatik
Udaltzaingoak gizona atxilotu zuen, eta Foruzaingoak bere gain hartu du ikerketa. Asteartean elkarretaratzea egingo dute herrian.
Kontrabandoko 4.050 tabako pakete zeramatzan bidaiari bat atxilotu dute Bilboko aireportuan
Tabako paketeek 19.440 euroko balioa zuten, eta deklaratu gabe sartu zituen hegazkinera. Luandatik (Angola) iritsi berria zen bidaiaria.
Zauritu bat A-8ko ordainlekuan, Iurretan, bere autoak kamioi baten aurka talka egin baitu
Ezbeharra dela eta, Bilborako noranzkoan zirkulazioa motela da, eta kilometro erdiko auto-ilarak sortu dira.