TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilarak izan dira N-1 errepidean, Legorreta parean, kamioi bat bidetik atera ondoren

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bi kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira bi noranzkoetan.

legorreta n-1
Artxiboko irudia.

N-1 errepidea itxita egon da Legorreta parean, bi noranzkoetan, kamioi batek izandako istripuaren ondoren. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ibilgailua bidetik atera da, Irungo noranzkoan, 21:50 inguruan. Ondorioz, errei guztiak itxi egin behar izan dituzte tarte batean, harik eta kamioia erretiratu arte. Bi kilometrorainoko auto-pilaketak sortu dira. 

Gasteizera bidean zihoazen ibilgailuak A-636tik bideratu ditu Ertzaintzak, eta Irungo noranzkoan zihoazenak, Legorretatik. 

Kamioiaren gidaria Tolosako Asuncion Klinikara eraman dute. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X