A-63 autobidea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Biriatuko ordainlekua itxi egingo dute gaurko 21:00etatik biharko 06:00etara

Itxiera egun pare bat atzeratu da eguraldiaren dela eta. AP-8tik Lapurdirako noranzkoan doazen ibilgailuak eta kamioiak Irunen atera beharko dira.

20240328115304_muga-frontera-biriatu_
Biriatuko ordainlekuko artxiboko irudia. Argazkia: Orain

Biriatuko ordainlekua itxita egongo da gaur, eta ibilgailuek ezin izango dute bide hori erabili, gaur, osteguna, gaueko 21:00etatik ostiral goizeko 06:00etara, Irun eta Donibane Lohizune artean, A-63 errepidearen zorua berritzeko lanak egingo dituztelako.

Hasiera batean, astearte gauean itxi behar zuten, baina Frantziako agintariek atzeratu zuten, eguraldia zela eta.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gogorarazi duenez, AP-8tik Lapurdirako noranzkoan doazen ibilgailuak eta kamioiak Irunen atera beharko dira, N-121-A errepidetik jarraitu Baionarantz, D810 errepidean sartzeko, eta, ondoren, A-63 errepidean, Donibane Lohizunen.

Eusko Jaurlaritzak unean-unean emango du gorabehera horren berri, informazio panelen bidez (PMV), trafikoa.euskadi.eus webgunean, sare sozialetan eta 011 zenbakiaren bitartez (24 orduko arreta).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X