SALAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adingabe batek Getxoko talde batean jasandako erasoak eta jazarpena salatu ditu horren familiak

Biktimak bi urtez jaso ditu ezkutuko deiak, irainak, jazarpena sare sozialetan eta eraso fisikoak. Eraso larriena udan jaso zuen, erasotzaileek inguratu eta jo egin baitzuten. Konortea galduta, lurrera erori zen, eta erasoa grabatu egin zuten.

Fadura Getxo
Getxoko kirol-instalazioak. Argazkia: EITB Media

16 urteko mutil batek bi urtez Getxoko hainbat futbol-taldetako beste nerabe batzuen erasoak jasan dituela salatu du horren familiak.

Segurtasun Sailak salaketa jaso duela baieztatu du, eta Adingabeen Fiskaltzaren esku jarri du jada.

Biktima Getxo Kirolakeko futbol talde bateko kidea zen, eta beste jokalari batekin izandako liskarren ondorioz hasi ziren erasoak.

Ondoren, erasotzaileen taldea handitu egin zen, eta gaztearen aurkako jazarpen sistematikoan Bizkaiko udalerriko beste klub batzuetako kirolariak inplikatu dira.

Biktimak bi urtez jaso ditu ezkutuko deiak, irainak, jazarpena sare sozialetan eta eraso fisikoak. Eraso larriena udan jasan zuen, erasotzaileek inguratu eta jo egin baitzuten. Konortea galduta, lurrera erori zen, eta erasoa grabatu egin zuten.

Familiak behar bezala ez jokatzea egotzi die entrenatzaileari eta klubari.

Zure interesekoa izan daiteke

pedrosa anuncia prueba piloto en cuatro centros escolares para hacer frente al calor extremo en las aulas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pedrosak iragarri du beroari aurre egiteko hainbat neurri ezarriko dituztela lau ikastetxetan, pilotu gisa

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak iragarri du ikastetxeak muturreko bero-boladetara egokitzeko plan bat jarriko dutela martxan. Proiektua uda honetan abian jartzea aurreikusten da, Euskal Autonomia Erkidegoko lau ikastetxetan, proba pilotu gisa, familien protestei erantzunez. Izan ere, Bilboko hainbat ikasgelatan 35 graduko tenperaturak erregistratu dira eta ikasle batzuek bero-kolpeak izan dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X