LOTERIAREN SARIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zorteak irribarre egin dio Barakaldori: loteriaren bigarren sari batek 1,2 milioi euro utzi ditu

Larunbat honetako Espainiako Loteriaren zozketak 1,2 milioi euro utzi ditu Barakaldon. Loteriaren 17. administrazioak oso-osorik saldu du bertan 54299 zenbakia.

Larunbat honetako Espainiako Loteriaren zozketak 1,2 milioi euro utzi ditu Barakaldon. Loteriaren 17. administrazioak oso-osorik saldu du bertan 54299 zenbakia.

Loterias y Apuestas del Estado enpresak jakitera eman duenez, Barakaldoko Artzain Onaren kaleko 68.ean dagoen administrazioak bigarren saria saldu du, dezimoko 12.000 euro irabazi duena.

54299 zenbakiak guztira 1,2 milioi euro utzi ditu Bizkaiko Ezkerraldean, 120.000 euro billete bakoitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X