Loiun lurreratu behar ziren hamahiru hegaldi desbideratu behar izan dituzte
Hego haizearen eraginez, Bilboko aireportuko pista ez da oso toki segurua izan hegazkinak lurreratzeko, eta Gasteizera, Biarritzera, Asturiasera eta Madrilera joan behar izan dira.
Bilboko aireportuan lur hartu behar zuten hamahiru hegaldi desbideratu behar izan dituzte, Bizkaia astindu duen hego haize bortitzaren ondorioz.
Aenako iturrien arabera, Alacant, Menorca, Londres, Paris, Madril, Tenerife, Bartzelona, Granada, Istanbul eta Munichetik abiatutako hamahiru hegaldik ezin izan dute Loiun lur hartu.
Gehienak Forondan lurreratu dira, Gasteizko aireportuan, eta bat Biarritzera desbideratu dute, baina beste batzuek urrunago dauden Asturias eta Madrilen bukatu dute.
Haizea 10:30etatik aurrera hasi da eragina izaten aireko zirkulazioan. Hala ere, Madril, Munich eta Frankfurtetik etorritako hegaldiek Bizkaian lur hartzea lortu dute.