Auto-ilarak N-1 errepidean, Tolosan, Gasteizerako noranzkoan izandako istripu baten ondorioz
Ibilgailu bat galtzadatik irten da eta kilometro eta erdi inguruko auto-ilarak daude; pertsona bat zauritu da. Bestalde, N-634 autobideak itxita jarraitzen du, Zumaia eta Getaria artean, olatu handiek eragindako itsasaldeko arriskuaren ondorioz.
N-1 errepidean kilometro eta erdi inguruko auto-ilarak daude, Tolosa parean, Gasteizerako noranzkoan, ibilgailu bat errepidetik atera delako, trafiko-zerbitzuek jakinarazi dutenez. Pertsona bat zauritu da, eta Tolosako ospitalera eraman dute.
Era berean, N-634 errepideak itxita jarraitzen du, Zumaia eta Getaria artean, olatu handiek eragindako itsasaldeko arriskuagatik. Zarautz eta Getaria arteko oinezkoentzako pasealekuari ere eragiten neurriak.
Agintariek adierazi dutenez, tarte horiek itxita egongo dira eguraldiak hobera egin arte. Bide-sarearen egoerari buruzko informazio eguneratua kontsultatzeko, 011 zenbakira deitzea gomendatzen da.
Mendateetako egoera, hemen:
Zure interesekoa izan daiteke
Arrantza-sektoreak belaunaldi-erreleboa behar du
Euskararen alde larunbatean Baionan izango den manifestazioak babes zabala eskuratu du
Olatuak lau metrora iritsiko dira ostegunean, eta hainbat pasealeku itxi beharko dituzte Donostian
Topo berriak bere lehen bidaia egin du, herritarrei ateak ireki baino 72 ordu lehenago
Auzitegi Nazionalak onartu egin du bi emakumek Julio Iglesiasen aurka sexu erasoagatik jarritako kereila
Nafarroako Gobernuak berriz lizitatuko du Belateko tunela amaitzeko lanen idazketa eta zuzendaritza, 1,7 milioi euroan
Sutea piztu da Lasarteko Zapategi kaleko etxebizitza batean
GTA VI argitaratzearekin batera, handitu egin da lanera joango ez diren beharginen kopurua
Bi adin txikiko eta bi emakumez osatutako familia bat etxegabetu dute Santutxun