INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Azkoitian, emakume bati sexu-erasoa egiten saiatzeagatik

Erasotzaileak bizikleta batean ihes egin du, eta handik gutxira bi lekukok geldiarazi dute, atzetik jarraitu diotelako ibilgailuekin. Gertatutakoa salatzeko, Itaiak elkarretaratzea egin du gaur, "Eraso matxistei aurre egin!" lelopean.

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du sexu-askatasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita, Azkoitian kalean zihoan emakume bati eraso egin ostean. Erasotzaileak bizikleta batean ihes egin du, eta handik gutxira bi lekukok geldiarazi dute, atzetik jarraitu diotelako ibilgailuekin, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Asteazken honetako gaueko hamaikak baino minutu batzuk lehenago, biktima, 49 urteko emakume bat, GI-631 errepidearen ondoan zihoan oinez, Azkoitia parean. Erasotzailea bizikletan zihoan eta buru-berokia zeraman: biktimaren ondoan gelditu da, eta lurrera bota du, sexu-erasoa egiteko asmoz.

Biktimak oihu egin eta laguntza eskatu ahal izan du, eta berehala bertaratu dira handik gertu zeuden hainbat pertsona. Erasotzaileak bizikletan ihes egin du, eta bi lekuko atzetik joan zaizkio ibilgailu partikularretan, Loiolako Basilikatik gertu harrapatu arte. Ertzaintza iritsi arte atxiki dute, eta atxilotu egin dute, sexu-askatasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita.

Atxilotua, 60 urtekoa, ertzain-etxera eraman dute, eta han egongo da epailearen esku utzi arte. Biktima, berriz, ospitale batera eraman dute, zituen lesioak artatzeko.

Bestalde, gertatutakoa salatzeko, Itaiak elkarretaratzea deitu du gaur, 19:30ean, Azkoitiko plazan. “Eraso matxistei aurre egin” lemapean egingo den mobilizazioaren bidez, eraso matxistak gaitzetsi eta indarkeria horren aurrean erantzun kolektiboa antolatzera deitu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X