ERTZAINTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi gizonezko atxilotu dituzte Bilbon, jatetxe batean eta ileapandegi batean lapurtzen saiatzeagatik

Bi atxilotuek aurrekari polizialak dituzte horrelako gertakariengatik, eta ertzain-etxean daude epailearen esku utzi arte.

Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu "in fraganti" Bilbon, bi establezimendutan lapurtzen ari zirela. Lehenengoa jatetxe bateko diru-kutxarekin harrapatu dute, eta bigarrena ile-apaindegi baten barruan.

Lehenengo lapurreta gaur, osteguna, gertatu da, 00:38an. Bilboko Abando auzoko hainbat establezimenduren atea irekitzen saiatzen ari zen gazte bat zegoela ohartarazi du bizilagun batek.

Ertzainek ustezko egilea, 23 urteko gizonezkoa, zaborretarako edukiontzi batzuen artean aurkitu dute, inguruko jatetxe bateko diru-kutxarekin. Inplikatua atxilotu egin dute, indarra erabiliz lapurreta egitea egotzita.

Bigarren lapurreta 03:27an gertatu da, Abando auzoko ile-apaindegi batean. Ertzaintzari lokalera bertaratzeko eskatu diote, intrusio-alarma aktibatu ostean.

Poliziek establezimenduko sarbidea behartuta aurkitu dute, eta barruan 30 urteko gizon bat. Atxilotu egin dute, gauzetan indarra erabiliz lapurreta egitea egotzita.

Bi atxilotuek aurrekari polizialak dituzte horrelako gertakariengatik, eta ertzain-etxean daude epailearen esku utzi arte.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskal udalekuak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Udalekuak elkarteak bere proiektua mehatxatzen duten erabaki politikoak salatu ditu, eta ekitaldi handi bat deitu du abuztuaren 29rako, Bernedon

Proiektuaren jarraipena arriskuan jartzen duten erabaki politikoak salatu dituzte. Egoera horren aurrean, euren ekimena defendatzeko eskura dituzten "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi dute, eta ekitaldi handi bat deitu dute abuztuaren 29rako Arabako udalerrian. Aldi berean, haur eta gazteei zuzendutako udako kanpaina berri bat prestatzen jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X